Elantxobe

Laura Marron - BAICeko Zuzendari Nagusia

«AAren garapen etiko eta legezkoa daude BAICen lanaren oinarrian»

Eusko Jaurlaritzak eta eragile pribatuek bultzatuta, «industria eta gizartearen erronka eta beharrei erantzuteko» sortu zuten Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroa.

Errigoraren kanpaina onenetakoa izan da aurtengoa: 230.000 eurotik gora, Agerreko euskalgintzara

Urriaren 24tik azaroaren 14ra bitartean, Agerreko uzta, euskarari puzka! lelopean burutu zuten jatorrizko ideia oinarrian izan duen kanpaina, eta emaitzak "ezin hobeak" izan dira Errigorakoen berbetan.

933 kultur berritasun izango ditu Durangoko Azokak

Gaur [azaroak 20] egin dute egitarauaren aurkezpena: 274 erakusmahai eta 153 partaide egongo dira. Abenduaren 5etik 8ra egingo dute Landako Gunean.

mutrikuko-portuko-udal-kontseilua

Ea, Elantxobe, Mundaka eta Bermeoko portueetan Udal Kontseiluak sortuko dituzte

Mutrikun eratu da Euskal Autonomia Erkidegoko lehenengo Portuko Udal Kontseilua, Amaia Barredo sailburuak Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian adierazi zuen bezala.

Ospakizuna aldarrikapenez jantziz

Konferentzia-interpretazioaren Nazioarteko Eguna heltzear da, eta euskal interpreteek aldarrikatuz ospatu nahi dute eguna. Horretarako, bitartekarien profila eta beharrak aztertzeko inkesta baten bidez, langileen diagnostikoa osatu dute. Halaber, ospakizuna alde batera utzi gabe, bitartekarien lanaren oinarrira itzuli, lanbideari jarraikortasuna eman eta beharrezko duintasuna aldarrikatu nahi dute.

"360 graduko Euskal Herria" bistaratzeko unea

Gure Esku-k Bagara izeneko 12 orduko bideo maratoia gizarteratuko du zapatuan (azaroak 16). Eragileek ondutako ikus-entzunezkoak Euskal Herriaren "aniztasuna" bistaratuko ditu.

Bakio sistema Bermeoko Sollubeko harguneekin lotzeko 4,2 milioi euro erabiliko dira

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Batzar Nagusiak 241 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako, eta horietatik 4,2 milioi euro Bakio sistema Bermeoko Sollubeko harguneekin lotzeko erabiliko ditu, besteak beste.

Arrantza sektorean itsas plastikoak murrizteko lau irtenbide berritzaile garatzen ari dira

Azti buru den Searcular proiektua lau irtenbide berritzaile aztertzen ari da, "ozeanoa garbi mantentzen laguntzeko". Soluzio horien artean daude atun tropikala arrantzatzeko inguraketa sareak berrerabiltzea, soka biodegradagarriak garatzea, Arrainen Agregatzaile Biodegradagarrien Gailuen (FAD) diseinu berriak egitea edota arrantza aparailuak modu jasangarrian kudeatzen laguntzea.

'Hartzea ematea DA!' leloa irudiz eta musikaz jantzi du Arrigurik

59. Durangoko Azokaren spota lau haizetara zabaldu dute gaur (azaroak 11). Gidoia Sorland agentziak ondu du, eta Bermeoko Arriguri ekoiztetxeak izan du grabaketaren ardura.

Elkartasuna biderkatzeko deia egin du Errigorak

Errigorako komunitatea Ablitasen bildu zen zapatuan (azaroak 9) urteroko auzolan erraldoian, eta 'Euskarari Puzka' kanpainaren azken egunetan –eguenera arte egin daitezke eskaerak– elkartasuna biderkatzeko deia zabaldu zuen.

covid 19 test proba analisi

26 kasu positibo berri zenbatu dituzte azken hiru egunetan Busturialdean

Eskualdean COVID-19agaz kutsatutako kasu berri gehienak Bermeon erregistratu dituzte: 13. Iñigo Urkullu lehendakariak esan duenez, Eusko Jaurlaritzak "hainbat aukera" ditu esku artean, eta horien artean legoke "ezinbestekoa ez den ekonomia jarduera oro etetea, etxeratzeko ordua aurreratuta". 

Busturialdean 16 kasu positibo berri erregistratu dituzte

Positibo gehienak Bermeon erregistratu dituzte, 8. Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, Urkulluk aitortu egin du izurriaren egungo egoera "larria" dela eta atea ireki dio neurri murriztaile gehiago hartzeari.

koronabirusa laborategia

Azken orduetan 16 positibo atzeman dituzte Busturialdean

Eskualdean COVID-19agaz kutsatutako kasu berri gehienak Bermeon erregistratu dituzte, zortzi izan dira.

Odolkideak-ek zehaztu ditu urrian odola emateko egunak

Busturialdean, Gernika-Lumon eta Bermeon egongo da odola emoteko autobusa

Eneko Aldana nagusitu da Muxikan

Berrizko kultur etxean jokatu zen atzoko bigarren saioa. Bertan, Iruri Altzerreka nagusitu zen.

Bizkaiko batel txapelketa

Elantxobekoek brontzezko domina lortu dute Bizkaiko Batel Txapelketan

Elantxobe AEko arraunlariak hirugarren geratu dira Bizkaiko Batel Txapelketaren gazte mailan, eta Euskadiko txapelketan bosgarren sailkatu dira. Bermeoko arraun taldeak ere Bizkaiko eta Euskadiko txapelketak lehiatu ditu asteburuan.

Aurton ez da adar hotsik entzungo

Deiadar Mendien Eguna bertan behera geratu da, "osasuna eta segurtasuna" bermatze aldera.

... eta hobeto maitatzeko gogoz

15 urte beteko ditu Busturialdeko Hitzak abenduaren 15ean, eta urteurrena irakurleekin batera ospatu gura du; ’Maita dezagun ondo’ bideo lehiaketa astelehenean hasiko da

Gehiago