Kaltzada egoitzako langileek zuzendaritza taldearen azken erabakien ondorioz "bi lanpostu galduko" direla salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean [azaroak 16]. LAB sindikatutik jakinarazi dutenez, egoitzak bi lanpostuak amortizatuko ditu datorren urtean.

Matxitxako Kirol Txirrindulari Taldeak Bermeo, Ondarroa eta Gernika-Lumo lotu ditu, Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartearen lana ezagutarazteko.

Eusko Australiar Alkarteak Australiatik etxera itzuli zirenen horien —eta jaiotzaz australiarrak diren— seme-alaben ahozko testigantzak bildu ditu, eta Euskal Diasporaren Artxiboan gordeko dira.


‘Euskaraldia: 11 egun euskaraz’ ariketa soziala martxan dago. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko 10.000 bizilagunek parte hartuko dute’.

Emakumeen ahalduntzea eta erabakitzeko askatasunari lotutako kanpaina martxan da Bizkaian. Gazte eta nerabeenganako indarkeriari buruzko jardunaldia egingo dute Bilbon.

TXIRRINDULARITZA // Lizarte taldeko Marcos Juradok irabazi zuen zapatuan, Natxituko 22. Txirrindulari Saria. 3 ordu eta 25 minutuan burutu zuen 118 kilometroko lasterketa. Juradogaz batera, Caja Rural taldeko bi txirrindularik osatu zuten podiuma. Hai...
