Eguaztenean hasi eta atzo amaitu zuten lasterketan Pieter Weening Roomport Oranje taldeko holandarra nagusitu da. Haregaz batera Edvald Boasson eta Sondre Holst txirrindulariek osatu dute podiuma.
Bilbao irabazlearengandik minutu bat eta 30 segundora sailkatu da sailkapen orokorrean.
Atzoko bosgarren eta azken etapa 25. amaitu zuen gernikarrak, Boasson lehenengoarengandik bederatzi segundora.
Bost egunetan lan bikaina egin du Caja Rural taldeko txirrindulariak. Barikuko hirugarren etapa zortzigarren amaituta lortu zuen sailkapen orokorrean hamargarren jartzea. Mads Pedersen etapa irabazlearengandik 39 segundora amaitu zuen barikuko proba.
Lehen etapan 32. sailkatu zen, eta bigarren eta laugarren etapak, berriz, 20. amaitu zituen.
Argazkia: Caja Rural Team.