Atzo VII. Errekaldeko Goitibehera Jaitsiera lehiatu zuten Oñatin, eta herenegun, berriz, Antzuolako I. San Isidro Jaietako Goitibehera Jaitsieran parte hartu zuten Trokan Behera taldeko ordezkariek.
Atzo Julen Markez eta Beñat Landak irabazi zuten Oñatiko proba. Ibai Zumalakarregi eta Ibai Ajuriagoikoa sailkatu ziren bigarren, eta Jon Madina eta Danel Gereta Aqua Motorsport taldekoak izan ziren hirugarrenak. Hala, horiek izan ziren Neumatika kategoriako lehenenengo hirurak.
Trokan Beherako gainontzeko taldekideei dagokienez, Iskander Kobeaga eta Gorka Muniategik bosgarren amaitu zuten lehia (eta bosgarrenak izan ziren Neumatika kategorian), eta Jon Naberan bederatzigarrena izan zen (zortzigarren sailkatu zen Neumatika kategorian).
Ibai Urrutiak Drift Trike kategorian bigarren sailkatzea lortu zuen, eta 31. amaitu zuen sailkapen orokorrean. Halaber, Daniel Jauregi 34. izan zen sailkapen orokorrean, eta Arinak kategorian zortzigarren sailkatu zen.
Bestalde, Aitor Aransolo eta Itaik Maruri izan ziren Errodamentuak kategoriako lehenak (40. sailkapen orokorrean).
Argazkia: Trokan Behera.
I. San Isidro Jaietako Goitibehera Jaitsiera
Zapatuko Antzuolako proban Gorosti Loradendako Jokin Gutierrez eta Andoni Barriobero izan ziren azkarrenak. Horien atzetik geratu ziren Zumalakarregi eta Ajuriagoikoa, eta atzoko irabazle Markez eta Landa hirugarren postuan sailkatu ziren.
Kobeaga eta Muniategik, berriz, bederatzigarren amaitu zuten proba, eta Neumatika kategoriako zortzigarrenak izan ziren. Jon Naberan hamaikagarren sailkatu zen herenegun, eta Neumatika Kategorian hamargarren amaitu zuen.
Arinak kategorian hamargarren sailkatu zen Jon Kepa Jauregi (27. sailkapen orokorrean), eta Daniel Jauregik hamabigarren amaitu zuen (29. sailkapen orokorrean).
Bestalde, Ibai Urrutia Drift Trike kategoriako hirugarrena izan zen, eta sailkapen orokorrari dagokionez, 34. amaitu zuen proba. Aitor Aransolo eta Itai Maruri 39. sailkatu ziren sailkapen orokorrean, eta Errodamentuak kategoriako onenak izan ziren.