Albisteak

2 kilometroa hasiko du Astra Koordinadorak, zapatuan

2 Kilometroari ekingo dio Astra Koordinadorak, hurrengo zapatutik aurrera. Hain zuzen, Elai-Alai aretoko gela txikian egingo dute bigarren kilometroaren lehenengo batzarra, martxoaren 10ean, 17:00etan. Abian ipiniko duten prozesu  barrian 0 eta 1 kilometroetan adostutako kudeaketa eta finantziazio ereduan sakondu gura du Astra Koordinadorak, baita zehaztu be; «datozen hilabeteotan Astraren egunerokotasuna markatuko duten hainbat detaile ditugu oraindik esku-artean erabakitzeko», prentsa oharrean aipatu dutenez. Zapatuan, beraz, Astra proiektuaren bisualizazioaz eta egingo diren jarduei buruz hitz egingo eta eztabaidatuko dute. Martxoaren 31n egingo dute 2 Kilometroaren bigarren bilera, 17:00etan, gaztetxean.

Busturialdeko Hitza

Graffitiak bonba hotsa gogoratzeko

Gernika-Lumoko bonbardaketaren 75. urteurrena ardatz bezala hartuta, «memoria historikoa eta sormena» lotzeko helburuagaz sortu zuten Lobak proiektua gazte gernikarrek, eta momentuz, bidea egiten dabiltza. Duela gutxi, lanean hasteko hamar proie...

Busturialdeko Hitza

Urdaibaik bostgarren postuan amaitu du estropada, arraunlari bat uretara erori ostean

Urdaibaiko arraunlariak Castroko estropada jokatu zuten asteburuan aurredenboraldia prestatzen jarraitzeko asmoagaz, baina testa ez zen guztiz egokia izan. Lehenengo ziabogan brankako arraunlaria uretara erori zen, eta gainontzeko luzeak gizon bat gutx...

Busturialdeko Hitza

Gernika Futbol Taldeak lidergoa berreskuratu du barriro

Gernika Futbol Taldeak hirugarren mailako lidergoa berreskuratu du barriro, eta bada hirugarren aldia liga hasi denetik. Bertokoek Lagun Onak taldeari 1-0 irabazi ostean berreskuratu dute lidergoa, baina Beasainen (Gipuzkoa) laguntza izan dute. Izan be...

Busturialdeko Hitza

Gimnasia erritmikoagaz dantzan

Asteburuan gimnasia erritmiko proba jokatu zuten Bizkaiko gimnasta gazteek Santanape kiroldegian. Amateur txapelketan parte hartzeko, 200 parte-hartzaile inguru batu ziren Gernika-Lumoko kiroldegian. Santanape jendez gainezka egon zen, eta bertara joa...

Busturialdeko Hitza

Berdelaren arrantzaldia bukatutzat emon dute

Itsasoan oraindik berdel asko egon arren, inguraketako arrantza-ontziek ezingo dute berdel gehiagorik arrantzatu. Bi asteko lanaren ostean, hurrengo kanpainaren zain daude arrantzaleak. Egun gutxitako lana izan arren, prezio onean saldu da berdela Berm...

Busturialdeko Hitza

Langabezia datuak “kezkagarriak” direla eta lan erreformak pobrezia areagotuko duela oharatarazi du LABek

Espainiako Gobernuak onartutako lan erreformaren aurrean, langileen borroka beharrezkoa dela esan du LAB sindikatuak gaur, Gernika-Lumon emondako prentsaurrekoan. Atzeraldia ekonomikoa izateaz gain, krisi energetikoa eta lehengaien krisia be badela es...

Gernika-Lumoko Hitza
Gehiago