Langabezia datuak “kezkagarriak” direla eta lan erreformak pobrezia areagotuko duela oharatarazi du LABek
Espainiako Gobernuak onartutako lan erreformaren aurrean, langileen borroka beharrezkoa dela esan du LAB sindikatuak gaur, Gernika-Lumon emondako prentsaurrekoan. Atzeraldia ekonomikoa izateaz gain, krisi energetikoa eta lehengaien krisia be badela es...
Espainiako Gobernuak onartutako lan erreformaren aurrean, langileen borroka beharrezkoa dela esan du LAB sindikatuak gaur, Gernika-Lumon emondako prentsaurrekoan. Atzeraldia ekonomikoa izateaz gain, krisi energetikoa eta lehengaien krisia be badela esan du LABek; gainera, “mundua nork gobernatuko duen” sorrarazten dien kezkaren krisia be badutela esan du sindikatuak.
PSOEren eta PPren politikek ez dute izan helburu krisiari aurre egitea, LABek dioenez, eta bide horretan EAJren utzikeria izan dutela lagun. “Neurrion helburua herritarron esklabotza bermatuko duen eredu soziala berreraikitzeko neurraik hartzea da”. Bitartean, Busturialdean eta Lea-Artibain langabezia-tasak gora egin duela ohartarazi du LABek, eta kezkagarria dela. Busturialdean, hain zuzen, langabezia-tasa %12,53an dagoela esan du sindikatuak, eta Lea-Artibain %10,10ean. Emakumeen eta gazteen kasuan, egoera are larriagoa dela esan du sindikatuak.
Erreformak, ganera, lana sortu baino, pobretze iraunkorra ekarriko duela ohartarazi du LABek. “bazterketa soziala eta pobrezia estrukturala izango da etorkizuna”.Horren guztiaren alternatiba langileon borroka eta eredu sozialaren aldaketa dela uste du LABek: “euskal langileok gure bizitzari dagozkigun neurri politiko guztietan erabakitzeko eskubidea berreskuratzen hasi behar gara; gure burujabetasuna lortu arte, bai ekonomikoa zein politikoa”. Hala, martxoaren 29an greba egiteko deia egin du, “guztiz balizkoa delako eta alternatiba badagoelako; baina inork ez digu ezer oparituko”.