Albisteak

Gernika-Lumon erasotzaileak ez babesteko konpromisoa hartu du udalak

Bilduk aurkeztutako mozioa aho batez onartu eta erasotzaileek Gernika-Lumon inpunitaterik ez dutela izango adierazi zuen udalbatzak, herenegungo osoko bilkuran. Horretarako, erasotutako emakumeei babesa eskaintzeko eta erasorik gerta ez dadin konpromis...

Busturialdeko Hitza

Bisita turistikoak, bisitari guztiei egokituak

Urritasunen bat dutenentzako bisita gidatuak prestatu ditu Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak, eta gaur goizean egin dute horietako lehena. Hain zuzen, Lantegi Batuak-eko talde batek egin du Gernika-Lumotik bisita, turismo bulegoko gidariek lagunduta. Urr...

Gernika-Lumoko Hitza

Gaur bukatu da Bengoaren aurkako epaiketa, alde bakoitzak berea mantenduz

Gaur bukatu da Espainiako Auzitegi Nazionalean Iñaki Bengoa Busturiko bizilagunaren kontrako epaiketa. Fiskalak kalteak eragitea eta lehergaiak izatea leporatuta, hamar urteko eta bederatzi hilabeteko zigorra eskatu du, eta Kepa Manzisidor Bengoaren a...

Busturiako Hitza

Lurralde Zatikako Plana bertan behera uztea eskatuko du Bilduk bertoko udaletan

Bermeoko, Busturiko, Eako, Elantxobeko, Gernika-Lumoko, eta Muxikako  Bilduren ordezkariek eguerdian egin duten agerraldi baten azaldu dutenez, “Bilduk Lurralde Zatikako Plana (LZP) bertan behera uztea eta prozesu parte hartzailea zabaltzea eskatuko du eskualdeko udal guztietan”. Kolaizioaren ustez,  Bizkaiko Foru Aldundiak diseinatu duen LZPak “zenbait gabezia” ditu, eta horrenbetez, bertan behera utzi beharko litzateke. Izan be, Aldundiak Busturialderako zehaztu duen eredu sozial eta ekonomikoa “okerra” dela argudiatzen dute Bildukoek. Planak dituen gabezia nagusien artean lau aipatu ditu Jose Ramon Bilbao Gernika-Lumoko zinegotziak. Alde batetik, Aldundiak plana egiteko erabili dituen datuak zaharkituta geratu direla esan du Bilbaok. Azaldu duenez, “1999ko, 2000ko eta 2001eko datuak erabili dituzte”. Bestetik, Aldundiak metodologia bertikala erabili izana, eta herritarrentzako parte hartze prozesurik zabaldu ez izana kritikatu du Bilduko ordezkariak. “Plana egiteko momentuan, Aldundiak ez du inkesta zuzenik egin eragileen eta erakundeen artean” esan du. Amaitzeko, Busturialdeak LZP propioa behar duela azaldu du Bilbaok. Gernika-Lumoko zinegotziaren berbetan, “Busturialdea eta Lea Artibai eskualdeak eremu bardinean batzea ez da naturala, ezta praktikoa ere”.

Busturialdeko Hitza

Isasik eta Urrestik Euskal Herriko Mus Txapelketa jokatuko dute

Euskal Herriko Mus Txapelketa jokatuko dute martxoaren 17an Joseba Andoni Isasik eta Iñigo Urrestik. Izan be, Bermeoko bikoteak joan den zapatuan Arrigorriagan jokatutako Bizkaiko finalean hiru partidatik hiru irabazi zituen. Guztira, 36 bikotek parte...

Bermeoko Hitza

Aisialdiko zuzendari ikastaroa egiteko aukera emongo dute Ajangizen

Bizkaiko Urtxintxa Eskolak aisialdiko zuzendari ikastaro baten parte hartzeko aukera emongo du, martxotik aurrera. Ikastaroa Ajangizko Lurraska Ingurugiro Zentroagaz elkarlanean emongo dute, eta horrenbestez, klaseak han emongo dituzte izena emoten dut...

Busturialdeko Hitza

38 urteko gizon bat atxilotu dute, auto bat lapurtzea leporatuta

Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzo gauean 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Sukarrietan, auto bat lapurtzea egotzita. Bilbon lapurtu zuten autoa, Ertzaintzak azaldu duenez. Bermeoko bizilagun batek deitu zien ertzainei, 21:00 aldera, gizon bat is...

Busturiako Hitza

Kepa Ruiz mundakarra bigarren postuan sailkatu da Mungian

Kepa Ruiz mundakarra bigarren postuan sailkatu zen Mungian, denboraldiko hirugarren proban. Mundakarrak lasterketa ona egin zuen, baina sprintean galdu zuen lasterketa Iurgi Etxeandiaren kontra. Etxeandiak bi segunduko aldea atera zion mundakarrari. Be...

Busturialdeko Hitza

Alberrok eta Gandiagak irabazi dute hirugarren funtzioa

Unai Alberrok eta Anton Gandiagak irabazi dute Barikuetan Jai Alai kiniela txapelketaren hirugarren funtzioa. Alberrok eta Gandiagak lau puntuko aldeagaz irabazi zuten barikuan, baina antolatzaileek nabarmendu dutenez, “oreka handia” egon zen lau bikoteen artean. “Jokalari guztiek kiniela ona jokatu zuten, eta ikusleek gozatzeko aukera izan zuten”. Bigarren postuan, bestalde, Xabier Urrutxa eta Mikel Manzisidor sailkatu ziren, 16 tanto eginda. Urrutxuak eta Manzisidorrek lehia estua izan zuten Asier Bidaburugaz eta Eñaut Salegigaz, baina azkenean bigarren postuan sailkatzea lortu zuten. Bidaburuk eta Salegik 15 tanto egin zituzten. Kinielaren hasieran Goitia eta Roke puntista gazteek sei puntuko aldea lortu zuten, baina ezin izan zioten erritmo gogorrari eutsi eta azkenengo postuan sailkatu ziren, 12 tanto eginda. Txapelketaren liderra Kiniela txapelketaren lidergoan bi jokalari daude bardinduta hiru jardunaldi jokatu ostean: Unai Alberro donostiarra eta Mikel Manzisidor gernikarra. Hirugarren eta laugarren postuetan, bestalde, Anton Gandiaga gaztea eta Eñaut Salegi markinarra daude hurrenez hurren. Datorren asteko funtzioan Roke Alberdik (Gernika-Lumo), Antxon Alberdik (Etxebarria) eta Jaiotz Arrienek (Gernika-Lumo) sailkapeneko lehenengo postua eskuratzeko aukera izango dute.  

Busturialdeko Hitza

Apraizek eta Bengoetxea VIak atzera egin dute barriro

Alexis Apraiz gernikarrak eta Oinatz Bengoetxea leitzarrak (Nafarroa) atzerapausoa emon dute Binakako Txapelketa Nagusiko sailkapen nagusian. Apraizek eta Bengoetxeak, 22-11 galdu zuten barikuan Titinen eta Merino IIaren kontra , eta finalerdietako lig...

Busturialdeko Hitza
Gehiago