Kostaren eta Itsasoaren Espainiako Zuzendaritza Nagusiak 30 uteko kontzesioa onartu dio Murueta Ontziolari, baina legezkotasuna "egiaztatu barik" dituzten lur orubeak eta handitzeak "handik kanpo" utzi ditu. Ebazpenak itsas-lehorreko jabari publikoa berreskuratzeko prozedurak berriz aktibatzea eskatzen du, baina arriskuan jartzen du alboko lurretan palafitoa eraikitzeko proiektuaren bideragarritasuna.


Txakurrarekin bat eginda egon behar du musher-ak, Iskander Kobeagaren (Ereño, 1992) arabera; berak, bizikletaren gainean Espainiako Kopa irabazita, posible dela erakutsi du.

Eguraldi euritsua tarteko, inprobisatu egin zuten atzo atorrek, Mundakan