Mendi jaia
Hirugarren urtez antolatu du Arrolape Mendi Taldeak Urdaibai Kopa, eta aurten, gigarrenez, Campos Urdaibai Kopa izango da. Gainera, berritasunekin dator Busturialdeko lehiaketa. Ibarruriko (Muxika) mendi lasterketa gehituta, bost proba izan beharrean sei izango dira 2015ean. Hain zuzen, aurten Kopako egutegiari gehitu dioten lasterketa hori izango da lehiatuko duten lehenengoa. Martxoaren 8an izango da, eta parte hartzaileek 23 kilometroko ibilbidea egin beharko dute.
Campos Urdaibai Kopako sailkapenean proba denak izango dituzte kontuan. Hala ere, sailkapenean egoteko, Kopako sei lasterketatik lau derrigorrez egin eta amaitu beharko dituzte lasterkariek. Ezinbesteko baldintza da Campos Urdaibai Kopako azken sailkapenean agertzeko. Ereñoko mendi lasterketa, Arratzuko Gau Trail-a, Gernika-Lumoko Mendi Jaia, Ariatzatik Ariatzara mendi lasterketa eta Forutik Forura mendi lasterketa izango dira, Ibarrurikoarekin batera, Campos Urdaibai Kopako egutegia osotuko dutenak.
Egutegia:
Ibarruri
2015-03-08. 23 kilometroko ibilbidea egin beharko dute korrikalariek.
Ereño
2015-03-29. 23 kilometroko ibilbidea egin beharko dute korrikalariek.
Arratzu
2015-04-25. 17,8 kilometroko ibilbidea egin beharko dute korrikalariek.
Gernika-lumo
2015-05-10. 24,5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute korrikalariek.
Ariatza
2015-06-13. 16 kilometroko ibilbidea egin beharko dute korrikalariek.
Foru
2015-09-27. 21,6 kilometroko ibilbidea egin beharko dute korrikalariek.