Aquagym saio bat Araneko kiroldegiko igerilekuan. Argazkia: Bermeoko Udala
Saioa, zapatuan izango da 17:00etan Araneko kiroldegiko igerilekuan. Parte hartu gura duten herritarrek, ezinbestekoa izango dute aldez aurretik Araneko kiroldegian bertan izena ematea. Abonatuek euro bakarra ordaindu beharko dute saioagatik, gainontzekoek, berriz, bi euro.
Zapatu kirolaria ekimenaren bitartez, «herritarrek kirol jardueraren bat praktikatzeko eta ezagutzeko aukera izatea gura dute». Modu horretan, «herrian egiten diren jarduerak ezagutzeko eta probatzeko» aukera ere eskaintzen du Kirol Patronatuak.
«Bakarka, familian edo lagun artean kirolarekin ondo pasatzeko aukera ematen duen saioa dela eta», Udal Kirol Patronatutik herritarrak parte hartzera deitu dituzte.