Biharkoa hileko hirugarren eguena izanik, irakurleen txokoaren saio berri bat egingo dute. 18:30ean ipini dute hitzordua udal liburutegian. Bihar, hain zuzen ere, Alaine Agirre bermeotarraren
Odol Mamitua liburuaz ariko dira bertaratzen direnak. Infernurako joan-etorri bat da Agirrek idatzitako lan hori. Liburuko protagonistak bizi dituen muturreko esperientziak irakurleari bere azalean sentiarazten dizkio.