Hernaniren eta Bizkaia Gernikaren arteko derbia, iazko urrian
CRC Pozueloren aurkako norgehiagoka “gogorra” izango zela aurreikusten zuen Bizkaia Gernika Rugby taldeak, bi jardunaldi arinago madrildarrek “estu” hartu baitzuten UE Santboiana liderra. Alabaina, zapatuan Urbietan jokatutako partidan gehiago izan ziren gernikarrak, 34-0 irabazi baitzioten Madrilgo taldeari.
Ohorezko Mailako hamabosgarren jardunaldia izan den horretan, seigarren postua zeukaten jokoan Bizkaia Gernika Rugbyk eta CRC Pozuelok. Nagusitasunez irabazi ostean, beraz, sailkapen orokorrean postu bat egin dute gora basurdeek, eta hamar puntu gehiago irabazi dituzte.
16. jardunaldian derbi bategaz gozatu ahalko dute zaletuek, Hernani CRCren aurka jokatuko baitute basurdeek datorren zapatuan, 16:30ean, Urbietan bertan. Hernaniarrak taularen azken postuan daude.
Ohorezko Mailako sailkapen orokorra:
- UE Santboiana
- VRAC Quesos Entrepinares
- Hermi El Salvador
- Complutense Cisneros
- Bathco Rugby
- Bizkaia Gernika Rugby Taldea
- Ampo Ordizia RE
- CRC Pozuelo
- Blusens Universidade de Vigo RC
- FC Barcelona
- Getxo Artea RT
- Hernani CRE