Kostaren eta Itsasoaren Espainiako Zuzendaritza Nagusiak 30 uteko kontzesioa onartu dio Murueta Ontziolari, baina legezkotasuna "egiaztatu barik" dituzten lur orubeak eta handitzeak "handik kanpo" utzi ditu. Ebazpenak itsas-lehorreko jabari publikoa berreskuratzeko prozedurak berriz aktibatzea eskatzen du, baina arriskuan jartzen du alboko lurretan palafitoa eraikitzeko proiektuaren bideragarritasuna.




18/98 auzian kartzelatutako Juan Pablo Dieguez Bermeoko bizilaguna etxean da jada. Gaur arratsaldean atera da Basauriko espetxetik, baina baldintzapean eta behin-behinean eman diote etxera joateko baimena. Basauriko kartzelan zegoen, bere bizi baldintzak ez ziren bat ere onak bertan, hainbat osasun arazo baititu. Azken aldian radioterapia tratamendua emateko eramaten zuten Basurtoko ospitalera. Behin etxean, bere mugimenduak kontrolatuko dituen pultsera jarri behar zioten arratsaldean. «Etxetik goizean bakarrik atera daitekeela esan digu alabak, baina oraindik ez zekiten etxetik aldentzeko mugarik zuen edo ez», azaldu du SOS Juanpa plataformako kide Ainara Salazarrek. Minbizia dela eta, radioterapia hartu behar du Dieguezek. Tratamendua jasotzen ari den denbora tartean etxera bidaltzeko eskaera egin zioten abokatuek espetxe zuzendaritzari, medikuen txostenak aurkeztuz horretarako. «Gaur eguerdian deitu diote alabari, Basauriko espetxera joateko. Han esan diote dokumentu bat sinatuz gero aita etxera eroan zezakeela». Etxean eman behar dituen hilabeteak zigorra beteko ez balu legez hartuko ote zioten beldur ziren plataformako kideak, «baina, antza denez, etxean emango duen denbora be kontuan hartuko diote». Etxean, baldintza hobeak Etxean egoteak «on egingo» diola azaldu du Salazarrek. Izan be, plataformako kidea izateaz gain, Juan Pablo Dieguezi jarraipena egin dion medikua be bada. «Egia da radioterapia tratamendua ez dela kimioterapiarena bezain gogorra, baina ondorioak izan ditzake: [...]

Mundakako Haurreskolak martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hasi gura duten ume horientzako izen-emate epea zabalik du dagoeneko, eta interesa dutenek hilaren 28a, barikua, izango dute horretarako azken eguna. Umeak haurreskolara eroan gura dute...

Bermeoko Kafe Antzokiak jakinarazi legez, Gatibu musika taldea berriro izango da otsailaren 12an, zapatua, Antzokiko agertoki gainean. Joan den asteburuan izan zen Kafe Antzokian Gatibu taldea bere azken diskoa aurkezten. Egun horretan «gainezka» iza...

Mendatako gazteek antolatuta, txerriki afaria izango da hilaren 29an. Jakinarazi dutenez, txartela erosteko azkenengo eguna datorren asteko eguena, hilaren 27a izango da. Afarira joateko txartelak, Eleizalde auzoko Menpe tabernan, Artape Jatetxean, eta...

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Auzitegi Nagusiak aginduta, Gautegiz Arteagako kanala auzoan duen etxea legeak dioenari egokitu beharko du Euskalteleko presidente Jose Antonio Ardanzak. Sententzia irmoan, Bilboko Auzitegiak agindutako berretsi du Auz...

I. Urdaibai-Herri Arteko Txapelketa hartuko du Mendatak domekan. 12:15etik aurerra, bi partida izango dira: Lemoaren eta Learen artekoa lehenengoa eta Dimaren eta Atxondoren artekoa bigarrena. Urdaibai-Herri Arteko Txapelketa Busturialdeko frontoietan...

Mendatako Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, berriro zabalduko dute Zarra-Olabe auzoan dagoen Zarrabenta Taberna udal eraikina. Oharrean azaltzen duten bezala, “azkenengo hilabeteetan” zarratuta izan dute, baina herritarren “eskaerei” jaramon egin ostean, taberna berriro zabaltzea erabaki dute. Zarrabenta taberna zabalduko dutela ospatzeko, jaia izango da zapatuan Zarra-Olabe auzoan. Janaria, musika eta dantza protagonista izango dira egun guztian zehar. Egitaraua 12:00etan: tabernako ateak irekiko dituzte. 13:00etan: harrera ofiziala egingo da. Txistorra eta sagardoa jateko aukera izango da. Txalapartariak be izango dira. 17:00etan: Euskal Jaia ospatuko dute. Jokoak, musika eta giro alaia izango dira. 19:00etan: txistorra eta sagardo dastaketa izango da. 20:00etan: Txirimito & la Banda Invisible taldearen kontzertua izango da.


Pablo Picassoren Guernica koadroa Bilboko Guggenheim museora eroateko aukera aztertzeko eskatuko du gaur Euzko Abertzaleak taldeak Bizkaiko Batzar Nagusietan. Gernika-Lumon egiten ari diren osoko bilkuran Arauz Besteko Saloa aurkeztu du talde horrek. Hain zuzen, Picassoren artelana Guggenheimera “behin-betiko” eroateko aukera aztertzea proposatu du. Koadroa ikono mediatikoa den heinean, Bizkaira egindako bisita turistikoak eta kulturalak bultzatzeko modua litzatekeela uste du Euzko Abertzaleak taldeak.«Hedabideetan agertzen denaren inguruko jakinminaeta interesa bisitarientzako erakargarria da». Izan be, Guggenheim Bilbao museoa hedabideen ikuspuntutik garrantzia gehien duen museoa dela uste du talde horrek. Horregatik, Giggenheim Museoak egoki ikusiz gero, Madrili doan uzteko esak dakiokeela dio Arauz Besteko Saloak, eta koadro horrentzat beren-beregi leku bat atondu daitekeela «Ukatu ezinezkoa da hori egiteak izango lukeen oihartzun mediatikoa eta turistikoa». Gainera, museoaren zeregina idartuko lukeela uste du Euzko Abertzaleak taldeak, «hain zuzen be, kultura turismoaren erakargarri» delako. Eta hori kirisialdi garaian garrantzitsuagoadela diote, «turismoa aberastasun eta enplegu iturri delako». Era berean, koadroa Bilbora herri dirurik gastatu barik eroan daitekeela azaldu du talde horrek, «sponsorrak bilatuz». Talde Popularraren zuzenketa Euzko Abertzaleak taldeak egindako proposamenari zuzenketa egin dio Bizkaiko Talde Popularrak. Hala, talde horren iritziz, Guggenheim Museoari bakarrik ez, Arte Ederren Museoari be proposatu beharko liokete Batzar Nagusiek koadroa hartzeko aukera aztertu [...]

Espainiako Audientzia Nazionalak ezarritako hiru urteko kartzela zigorra beteta, gaur aske utzidute Jorge Etxebarrieta Txortx. Hari ongi etorria eman gura diote herritarrek, eta Gernika-Lumon 19:30ean jarri dute hitzordua, gaur, Arrano tabernaren aurre...