Kotxe klasikoak, Ibarrurin
Urteroko zita izango dute kotxe klasikoek zapatu honetan, Muxikako Ibarruri auzoan. Hirugarrenez egin dute deialdia. 10:00etan batuko dira, Ibarrurin, eta Gernika-Lumoko Ipar tabernan geldialdia egin ostean, txangoa egingo dute. “Denboraz ondo ibiliz gero, Lekeitioraino joateko asmoa dugu”, azaldu du antolakuntza lanetan dabilen Asier Gerrikabeitiak. Bueltan, gainera, geldialdia egingo dute Gautegiz Arteagan. “Bertan ere erakusten ipiniko dituzte moto klasikoak, eta haiekin bat egingo dugu tarte batean”.
Ostean, bazkaltzeko, Ibarrurira bueltatuko dira. Frontoian bazkalduko dute, eta izena emateko azken eguna bihar da. Ipar tabernan, edo honako telefono zenbakietara deituta eman daiteke izena: 615 750 131 (Asier); 686 825 324 (Jon).