Argazkilaria: Bermeo Arraun Argazkiak
Asteburuan Sestaon lehiatu dute Bizkaiko Batel txapelketa. Ia maila guztietan lehenengo hiruren artean sailkatzea lortu dute bermeotarrek.
Mutiletan, umeen mailan bigarren amaitu zuen Bermeok, Zierbena lehenengoarengandik bi segundu eta 76 ehuneneko aldeagaz. Nesketan, ume eta kadete mailakoak elkarrekin aritu ziren, eta hirugarren sailkatu ziren bermeotarrak, Kaiku lehenengoarengandik hamar segundu eskasera.
Mutilen senior mailan Kaikuren atzetik bigarren egin zuen Bermeok, 84 ehuneneko alde estuagaz. Kadeteetan, berriz, hirugarren lekuan amaitu zuten estropada, Itsasoko Ama santurtziarrarengandik hiru segundu pasatxora.
Bestalde, mundakarrek gazteen mailan hirugarren postua lortu zuten, Kaiku lehenengoarengandik hamazazpi segundu eta 66 ehunenera.