Harrera egingo diote gaur iluntzean Jorge Etxebarrietari
Espainiako Audientzia Nazionalak ezarritako hiru urteko kartzela zigorra beteta, gaur aske utzidute Jorge Etxebarrieta Txortx. Hari ongi etorria eman gura diote herritarrek, eta Gernika-Lumon 19:30ean jarri dute hitzordua, gaur, Arrano tabernaren aurre...
Espainiako Audientzia Nazionalak ezarritako hiru urteko kartzela zigorra beteta, gaur aske utzidute Jorge Etxebarrieta Txortx. Hari ongi etorria eman gura diote herritarrek, eta Gernika-Lumon 19:30ean jarri dute hitzordua, gaur, Arrano tabernaren aurrean. Aulestin ere harrera egingo diote, 22:00ak eta 23:00ak bitartean, plazan. Era berean,zapatuan Aulestiko udaletxean egingo diote harrera, 12:30ean. Ondoren, herriko tabernetara joango dira, haietatik Etxebarrietaren argazkia kentzera. 15:00etan, herri bazkaria egingo dute Mariano jatetxean. Txartelak Mariano jatetxean bertan daude salgai, 20 euroan. Horiek hartzeko azken eguna urtarrilaren 13a izango dela jakinarazi dute.