Atzo arratsaldean bana berdindu zuen talde gernikarrak Basconiaren kontra. Gol aukera gehiago sortu arren, etxeko taldearen gol bakarra Obietak sartu zuen bigarren zatiko bosgarren minutuan. 1-0eko markagailuak, baina, ez zuen asko iraun. Ordu laurden beranduago, Basconiako Villalibre gernikarrak egin zuen berdinketaren gola.
Denboraldia amaitzeko bost jardunaldiren faltan, 62 punturekin Gernika futbol taldea hirugarrena da sailkapenean. Hain zuzen ere, Portugalete lehenengoarengandik zazpi puntura dago. Hala, datorren asteburuan Arenas sailkapeneko bigarrenaren kontra jokatuko dute gernikarrek. Garaipena lortuz gero, getxoztarren aurretik kokatuko dira, horiek 64 puntu baitituzte.
Alavesen kontra galdu
Bermeok, berriz, ez du punturik batu asteburuan. Alaves B-ren kontra 2-1 galdu zuen Gasteizen. Orain arte 41 puntu lortu dituzte bermeotarrek, eta hamahirugarrenak dira sailkapenean.
Hurrengo jardunaldian ere ez dute partidu erreza izango, Portugalete liderra hartuko baitu etxean.