Kostaren eta Itsasoaren Espainiako Zuzendaritza Nagusiak 30 uteko kontzesioa onartu dio Murueta Ontziolari, baina legezkotasuna "egiaztatu barik" dituzten lur orubeak eta handitzeak "handik kanpo" utzi ditu. Ebazpenak itsas-lehorreko jabari publikoa berreskuratzeko prozedurak berriz aktibatzea eskatzen du, baina arriskuan jartzen du alboko lurretan palafitoa eraikitzeko proiektuaren bideragarritasuna.



Elkarretaratzea egingo dute bihar, San Kristobalen

Elkarretaratzea egingo dute gaur, 20:00etan, Merkurion


Europaren Eguna ospatu dute gaur Barrutia Herri Ikastetxean. Eusko Jaurlaritzako Itsasmendikoi Zerbitzuaren laguntzagaz, hainbat jarduera izan dituzte eskolan. Hainbat ekitaldi egin dituzte goiz osoan zehar, eta guztiak Europara “hurbiltzeko̶...


Hautagaitzaren aurkezpenean Gernika-Lumoko Bilduren zerrendaburu Jose Mari Gorroñok nabarmendu zuenez, “herriaren alde” lan egiteko konpromisoa dauka alderdi horrek. Horretarako “ilusioagaz eta gogoagaz” daudela esan zuen Gorro...




Kortezubiko umeek ederto pasatzeko aukera izango dute zapatuan. Udalak, udaberriko lehenengo festa antolatu du beraientzat. Jaia 19:00etan hasiko da eta musika zein dantza izango dira protagonista nagusiak. Jaialdiaren baitan, gainera, herriko 23 umek,...

Azken urteetan bezala, aurten be, herriko umeei eta gazteei zuzendutako marrazki lehiaketa jarri du martxan Muxikako Udalak. Marrazkiak aurkezteko epea, ireki dute dagoeneko eta interesa dutenek, hilaren 10a arte izango dute irudiak Kurtzero auzoko Z...

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonezko bi atxilotu zituzten herenegun Gernika-Lumoko lokal batean, billete tindatuen metodoa erabiliz iruzur egitea leporatuta. Atxilotutakoek 39 eta 24 urte dituztela zehaztu du Ertzaintzak; baita tindatutako 1.700 pa...