Lau udalerri arituko dira nor baino nor: Markina-Xemein, Berriatua, Gernika-Lumo, eta Durango. Lau talde bakarrik izanik, esku pelota eta palakoak baino beranduago sartu dira zesta-punta taldeak Herriarteko Txapelketan, eta finalaurrekoak jokatuko dituzte zuzenean.
Zesta-punta partida Gernika-Lumoko frontoian. Argazkia: Markos Estebanez
Zapatuan, maiatzak 9, jokatuko dituzte lau herriek finalaurrekoak. Markina-Xemein eta Berriatua, iazko txapelduna eta azpitxapelduna direnez, lehen partida kanpoan jokatzea egokitu zaie. Beraz, Markina-Xemein eta Gernika-Lumo, Gernika-Lumoko frontoian aurkituko dira 17:00etan. Berriatuak eta Durangok, berriz, Durangon jokatuko dute 18:00etan.
Partida bi jokatuko dituzte, etxean eta kanpoan. Beraz, sei partidetatik gehien irabazten dituen herriak egingo du aurrera. Kadete, gazte eta nagusien mailetan jokatzen dira partidak.
Gernika-Lumoko taldea:
Kadeteak: Urko Lekerika eta Ibon Urrutxua
Gazteak: Ander Urrutxua eta Xabat Orue
Nagusiak: Xabi Barandika eta Urko Lekerika ( munduko txapeldunak)