Muxikako marrazki lehiaketan izena emoteko epea zabalik dago
Azken urteetan bezala, aurten be, herriko umeei eta gazteei zuzendutako marrazki lehiaketa jarri du martxan Muxikako Udalak. Marrazkiak aurkezteko epea, ireki dute dagoeneko eta interesa dutenek, hilaren 10a arte izango dute irudiak Kurtzero auzoko Z...
Azken urteetan bezala, aurten be, herriko umeei eta gazteei zuzendutako marrazki lehiaketa jarri du martxan Muxikako Udalak. Marrazkiak aurkezteko epea, ireki dute dagoeneko eta interesa dutenek, hilaren 10a arte izango dute irudiak Kurtzero auzoko Zubieta Errota eraikineko liburutegian aurkezteko.
Marrazki lehiaketa adinka banatutako sei mailatan antolatu dute eta parte-hartzaileek askatasun osoa izango dute irudiak aurkezteko momentuan. Izan be, gaia librea izango da.
Maila guztietako lehenengo hiru sailkatuek saria jasoko dute. Nagusienen mailan, esaterako, 60 euro, 30 euro eta 20 euro izango dira sariak. Gainontzeko mailetan, bestalde, oparia jasoko dute lehenengo hiru sailkatuek.
Sari banaketa Urretxindorra eskolako jaialdian izango da hilaren 28an.
Mailak adinka
- A maila: Bi eta Hiru urteko umeei zuzenduta.
- B maila: Lau eta bost urteko umeei zuzenduta.
- D maila: Sei eta zazpi urteko umeei zuzenduta.
- E maila: Zortzi eta bederatzi urteko umeei zuzenduta.
- F maila: Hamar eta hamabi urte bitarteko umeei zuzenduta.
- G maila: Hamahiru eta hamezortzi urte bitarteko gazteei zuzenduta.