Kostaren eta Itsasoaren Espainiako Zuzendaritza Nagusiak 30 uteko kontzesioa onartu dio Murueta Ontziolari, baina legezkotasuna "egiaztatu barik" dituzten lur orubeak eta handitzeak "handik kanpo" utzi ditu. Ebazpenak itsas-lehorreko jabari publikoa berreskuratzeko prozedurak berriz aktibatzea eskatzen du, baina arriskuan jartzen du alboko lurretan palafitoa eraikitzeko proiektuaren bideragarritasuna.


Aurkezpenaren amaieran produktuak eurak aurkeztuko dituzte


Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 20 ikastetxetako 82 ikaslek parte hartu dute Madariaga Dorretxeko Euskal Confint-ean. Sagrado Corazon ikastetxea eta Sukarrietako Ingurumen Hezkuntzakoak egon ziren.

Inguru horretan burtzen ari diren proiektuaren xehetasunak eskatu ditu koalizioak, Espainiako Kongresuan

Muxikako Inama lantegiko beharginek ordubeteko lanuzteak egingo dituzte datozen asteetan, eta eguaztenean egingo dute horietako lehenengoa, 11:00etatik 12:00etara. Lehenengo elkarretaratzea enpresaren aurrean egingo dutela jakinarazi du langileen komit...


Euskal herritarrek zabaldu barri den konponbide prozesuan parte hartu behar dutela aldarrikatu eta Gernikako Akordioak zapatu honetan Bilbon egingo duen manifestaziora joateko eskatu dute sinatzaileek. Atzo Gernika koadroaren erreprodukzioaren aurrean ...


FINSA-Inamak Muxikan duen lantegia urte bukaerarako zarratu gura dutela jakinarazi zieten atzo enpresako arduradunek langileen ordezkariei. Erabakiak printzipioz atzera bueltarik ez duela azaldu du langileen komiteko bozeramale David Palaciosek, “eta hiru astetan egutegi bat aurkeztuko digutela esan ziguten atzo, urte amaiera arte jarraituko dituzten pausoekin”. Muxikako enpresa itxita, hango langileak lanik barik utziko dituztela esan du Palaciosek, “hala aurreikusten dugu gehienentzat. Batzuek agian beste lantegi batzuetara joateko aukera izango dute. Baina hori guztia negoziazioen araberakoa izango da”. Enpresak hartu duen erabakiagaz ez daude ados langileak: “Arazo ekonomikoaren atzean izkutatzen dira, jarduteko ingurumen baimena lortzearen arazoa be horren atzean izkutatuz”. Baimen hori eskuratzeko konpromisoak hartu eta inbertsioak egin beharko lituzke enpresak, “eta hori ez zaie interesatzen”. Palaciosen esanetan, “merkeago ateratzen zaio enpresari jendea kalera botatzea inbertsioak egitea baino”. Irtenbide baten eske Muxikako lantegia zarratzeko erabakiari aurre egingo diote langileek, “eta eskumena duten instituzioei eskatuko diegu enpresak aurkezten duen espedientea onar ez dezala”. Azaroaren 3an batuko dira Ingurumen saileko arduradunekin, “eta enplegu eta gizarte gaietarako saileko arduradunekin zein Industria sailekoekin be batzarrak eskatu ditugu”. Bileren helburua enpresaren itxiera saihestea zela azaldu du langileen ordezkariak, “baia erabaki hori mahai gainean dagoela irtenbide bat exijituko diegu”. Bitartean, atzo iragarri zituzten mobilizazioen egutegiagaz aurrera egingo [...]

FINSA-Inama enpresak Muxikan duen lantegia «berehala» zarratuko dutelaren beldur da langileen komitea. Gaur goizean Gernika-Lumon emon duten prentsaurrekoan azaldu dutenez, egoera «kezkagarria» da. Langileen komitearen arabera, ez enpresari ez Bizkaiko Foru Aldundiari, ez Eusko Jaurlaritzari ezta Muxikako Udalari «ez die axola» enpresak gaur egun dituen 160 lanpostu zuzenak ezta zuzenak ez diren bostehundik gorakoak be. Hala, enpresaren jarrera kritikatu dute, «denbora pasatzen uzteagatik eta enpresa lekuz aldatzeko aukerari dagokionez inolako erabakirik ez hartzeagatik». Gainera, lana Galizako lantegira bideratzen ari dela salatu dute langileek. Horregatik, enpresako arduradunak «eragindako itxiera» baten atzetik ote dabilen zalantza du langileen komiteak. Arazoaren aurrean Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren «arduragabekeria» be salatu dute. «Berba txarrik ez, baina jokabide onik bez», esan dute, eta Bizkaiko industria mantentzeko jokabide aktiboa hartu ez izana «onartezina» dela aipatu dute. Muxikako Udalak duen jarreragaz be ez daude ados langileak. Haien esanetan, Udalak ez du pausorik emon Inamako lanpostuak mantentzeko. «Langileen ordezkariek, auzokoek, alderdi politikoek eta enpresako ordezkariek osatutako batzordea sortzeko konpromisoa hartu zuen Udalak, eta ez dute ezer egin». Hori dela eta, langileen komitea «engainatuta» sentitzen dela esan dute. Mobilizazioen egutegia Gaur bertan elkarretaratzea egin dute Merkurio iturriaren aurrean, eta enpresaren aurrean be protestak egingo dituzte astero. Horrez gain, Inamagaz [...]

Beste behin, Mundakako Udalak ume zein helduentzako kirol zerbitzuak eskainiko ditu. Besteak beste, mantentze kirolak eta udal kirol eskolak izango dituzte herritarrek aukeran. Bestalde, aurten be kirola eta jarduera fisikorako orientazio eta aholkular...

Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Aukeran dantza taldeare.kin batera, Urdaibaiko soinuak ikuskizuna eskainiko du Gernika-Lumoko Gaudeamus abesbatzak bilboko Euskalduna Jauregian. Domekan izango da saio hori, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du...

Domeka arratsaldean su emon zioten Errigoitiko abadetxearen ateari, herri horretako bizilagunek salatu dutenez. Hain zuzen, azaldu dutenez, gasolinagaz busti zuten atea, ondoren su emoteko. 18:30ak aldera jazo zen erasoa. Abadetxearen barruan dagoen Ik...

Kortezubiko Gure Arbasoen Herria Kultur Taldeak mendi irteera antolatu du. Jakinarazi dutenez, Aizkorrira (Gipuzkoa) joango dira zapatuan, eta izena emoteko epea zabalik dago barikura arte. Izena emoteko, Kortezubiko udaletxera, edo 619.799.256 telefon...