
Alberto Contador da aurtengo txapelduna, eta haregaz batera Astana taldeko Fabio Aruk eta Mikel Landak osatu dute podiuma. Aruk, Contadorrengandik minutu bat eta 53 segundora amaitu du Italiako Giroa, Landak, berriz, 3 minutu eta 5 segundora.
Intxausti, mailot arrosarengandik ordu bete, 49 minutu eta 22 segundora geratu da. Bestalde, egun batzutan mendiko sailkapeneko lidertzan egon ostean, 107 puntugaz laugarren amaitu du.
Hain zuzen ere, bere taldekide Giovanni Visconti da aurtengo mailot urdina eskuratu duena, 125 puntugaz. Mikel Landa izan da bigarrena, 122 puntugaz, eta hirugarren Steven Kruijswijk geratu da, 115 puntugaz.
Bestetik, atzo Turin eta Milan artean egin zuten azken etapa Iljo Keisse txirrindulariak irabazi zuen, eta bigarren, denbora berean sartu zen Luke Durbridge. Hirugarrena, berriz, Roger Kluge izan zen, helmugara lehenengoarengandik 9 segundora helduta. Intxaustik, ostera, 129. amaitu zuen Giroko azken etapa, Keisserengandik 2 minutu eta 44 segundora.