Likido suharkoiagaz busti, eta su emon diote abadetxearen ateari
Domeka arratsaldean su emon zioten Errigoitiko abadetxearen ateari, herri horretako bizilagunek salatu dutenez. Hain zuzen, azaldu dutenez, gasolinagaz busti zuten atea, ondoren su emoteko. 18:30ak aldera jazo zen erasoa. Abadetxearen barruan dagoen Ik...
Domeka arratsaldean su emon zioten Errigoitiko abadetxearen ateari, herri horretako bizilagunek salatu dutenez. Hain zuzen, azaldu dutenez, gasolinagaz busti zuten atea, ondoren su emoteko.
18:30ak aldera jazo zen erasoa. Abadetxearen barruan dagoen Ikuilu elkartean zeuden «hamasei bat» lagun, «zahar zein ume», eta bapatean zarata handia sumatu zuten. Zer zen ikustera atera zirenean abadetxearen atzeko atea sutan zegoela ikusi, eta eurek amatatu zuten sua.
Gertatutakoaren larritasuna dela eta, Ertzaintzan salaketa jarri zuten. Ertzainek eurek likido suharbera usaina zerion eta arrastoak zeuzkan kristalezko edukiontzi bat topatu zuten inguruan, ustez erasotzaileak erabili zuena. Erasoaren ondorioak oraindik antzeman daitezke abadetxearen atean, guztiz baltzituta geratu baita.