
Bermeo-Urdaibaik hortzak estututa burutu zuen joan den domekako [irailak 6] estropada. Hondarribiagaz izandako lehian 'Ama Guadalupekoa' atzean uztea lortu zuen, baina alde egin zion ohorezko txandak. Donostiako badiak bigarren jardunaldia hartuko du domekan [irailak 13].

Erik Mendizabal mutrikuarrak eta Ruben Bailo noaindarrak bi setetan (15-13 eta 15-11) irabazi zuten zapatuan [irailak 5] Aaron Gonzalez de Matauco eta Ekhi Martinez gasteiztarren aurkako finala. Erika Mugartegi eta Laura Rodriguez ere garaipena lortu zuten Lur Lejardi eta Alize Arriagaren aurka: 15-12 eta 15-5.

450 lagun inguru bildu ditu 25. Mendata Ezagutuz mendiaren jaiak. Aurten, lasterketa laburra egin dute estreinakoz; Eider Arantzamendi eta Aitzol Cortijo gailendu dira. Mendi maratoiak Raffaella Ciavola eta Jarno Gonzalez izan ditu irabazle.

Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak 814 etxebizitza sustatuko ditu 7.000 biztanle baino gutxiago dituzten 23 udalerritan, tartean, Ean, Errigoitin eta Mundakan. Sustapenagaz pertsonek beraien bizi-proiektua "lotura ezarriak dituzten lekuan garatu ahal izateko baldintzak sortzea" bilatzen dute.

50-60 lagun animatu dira III. Nabarnizko Igoeran parte hartzera. Iluntzar tontorreko ikurrina berritu dute, eta herrian poteo giroagaz biribildu dute ibilaldia.