
Xabier Barandika gernika-lumotarrak, azkenean, irabazi du zesta-puntak zor zion Jai Alaiko finala. Etxeko pilotalekuan harrapatutako seigarren finalean iritsi zaio txapela: Mikel Mantzisidor mutrikuarragaz batera jantzitako Gernikako Grand Slamekoa.

Andra Mari jaiak ospatu dituzte egunotan hala Natxituko, nola Ibarruriko herritarrek.

Hilaren 17an egindako azken kontrolaren ostean, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak Laidatxu hareatzan bainua "ez hartzeko gomendioa" egin du, eremuak bainu uretako kalitate irizpideak "puntualki betetzen ez dituelako".

Ereñoko Udalak udaletxe alboko desfibriladorea "prestazio hobedun" batengatik ordezkatu du, eta Gabikan berri bat jarri. Herritarrek, gainera, larrialdietan zelan jardun ikasteko formakuntza saioa jaso ahalko dute.