Laidatxun "ez bainatzeko" gomendatu du Jaurlaritzak
Hilaren 17an egindako azken kontrolaren ostean, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak Laidatxu hareatzan bainua "ez hartzeko gomendioa" egin du, eremuak bainu uretako kalitate irizpideak "puntualki betetzen ez dituelako".
Mundakako Udaletik adierazi dute Eusko Jaurlaritzak Laidatxu hondartzan behin-behinean “bainurik ez hartzeko” gomendioa egin duela, hilaren 17an egindako azken kontrolean bainu uretako “kalitate irizpideak puntualki betetzen ez direla” antzeman baitute. Udaletik nabarmendu dute osasun gomendio hori “aldi baterakoa” dela, eta indarrean egongo dela, “beste abisu bat” jaso artean.
Era berean, aurreratu dute intzidentzia “amaitutzat” jo arte beharrean segituko dutela, aldeko “lagin bat” lortu arte. Alde horretatik, hurrengo laginketa edo kontrola gaur bertan [abuztuak 19] egingo dute, eta haren emaitzak bihar [abuztuak 20] eskuragarri izatea aurreikusten dute. Emaitza horien arabera, uraren kalitatearen bilakaerari eta bainatzeko gomendiari buruzko informazioa eguneratuko dute.