
Serrats Aldapa Xtream lasterketa bizikletazaleen egutegietan egonkortzen ari da. Lasterketaren laugarren aldiaren baitan, horrela, 290 parte hartzaile bildu ziren Bermeon. Alejandro Fidalgo gailendu zen ibilbide luzean; Josu Barturen, berriz, laburrean.

Euskal Ardi Moztaileen Elkartearen ibilbidea eta lorpenak ospatzeko eta aitortzeko elkartu dira Bedaronan. EAMEren egoitza Olabe baserria dela adierazten duen plaka ipini dute, eta herritarrek ereserkia sortu diote ardi moztaileen Euskal Herriko selekzioari.

Gernika-Lumoko Udala hamar urteko iraupena eta 35 milioi eurotik gorako balioa izango duen kontratua prestatzen ari da, eta EH Bilduk kontratuari "balio erantsi soziala, ingurumenekoa eta gardentasunekoa" emango dioten proposamenak aurkeztu ditu. Gaur [uztailak 6] egingo duten Lurraldeko Informazio Batzordean aztertuko dituzte proposamenak.

Gernika-Lumoko Udal Liburutegiak Lup euskal startupak garatutako lupa adimenduak jarri ditu ikusmen arazoak dituzten erabiltzen eskura. Erabiltzaileek testuen irudiak hartu eta automatikoki audio-fitxategi bihurtu ahal izango dituzte.