
Bermeoko emakumeen memoria bizia proiektuaren aurkezpena egingo du udalak etzi [ekaiank 26], 22:30etik aurrera. Memoria ibilbidea eta 'Urdin urdiñe' ikus entzunezkoaren proiekzioa egingo dituzte.

Zapatuan [ekainak 27] hasiko dute IV. Igoera Herrikoien Liga, Aixerrotara Igoeragaz. Aurtengo lehiak zortzi hitzordu mantenduko ditu Busturialdea eta Lea-Artibai artean, ekainetik abendura.

Eusko Label Liga eta Euskotren Liga Madrilen, Buitrago del Lozoyan hasiko dituzte domekan. Jon Salsamendi Bermeo-Urdaibairen entrenatzailearen hitzetan, entrenamenduetako “sentsazio onak” ligan erakutsi behar dituzte, eta aurreko urtean baino errendimendu hobea eta abiadura hobea izatea bilatzen dute.

Gernika-Lumoko udal langileek urteak daramatzate negoziazio mahaia aktibatzeko eskatzen, eta «etsipena, nekea eta mina» sentitzen dute udal arduradun politikoen jarreragatik. LAB sindikatuko ordezkariek esan dute «harro» daudela langileen erantzunagaz eta «oso prest» aldaketarik ez bada mobilizatzen segitzeko.

Nagore Andrinuak jaso du parte hartzaile guztien artean zozkatzen den saria. Ikasturteko azken saria izan delarik, orain artekoaren "balorazio positiboa" egin dute Gernikako Berbalagunek.