
Herritarrek plataforma sortu dute, Kostaren eta Itsasoaren Espainiako Zuzendaritza Nagusiak Lagako hareatzan egitea aurreikusten duen proiektuarekiko aurkakotasuna erakusteko. "Informazio eza", proiektuaren eragin sorta "zabala" eta erakundeen "alde bakarreko jarrera" salatu dituzte. Maiatzaren 16rako elkarretaratzea deitu dute, 11:30ean, Lagan.

Mundu bat bertso ekimenaren baitan, Eskolarteko Bertso Topaketan batu dira gaur [maiatzak 6] Gernika-Lumoko eta inguruko ikastetxeetako ikasleak, ikasturtean zehar landutako bertso eta doinuak elkarrekin partekatzeko.

Minbiziaren Aurkako Elkarteari laguntzeko asmoz, 450 kilometro egingo dituzte Bermioko Ziklistek taldeko txirrindulariek. Harrera eta egitarau berezia prestatu dituzte domekarako.

UEMAk Otxandioko Udalarekin eta herriko eragileekin batera antolatu du Udalerri Euskaldunen Eguneko egitaraua. Horren baitan, bazkari herrikoia egingo dute, eta bertaratzeko tiketak barikura arte [maiatzak 8] egongo dira eskuragarri.

Hegazti Migratzaileen Mundu Eguna ospatuko dute Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerren eta Busturiko Ekoetxea Urdaibain.