Irene Eiguren, Itsaso Irusta eta Nagore Bermeosolo. Gernika-lumotarrak. NAZ taldeko kide izateaz gain, lagunak ere badira. Besteak beste, abenduan, Jai Alai Jaian izango dira, Izaro Andres, Oxabi eta Dj Opilak ariko diren oholtza berean. Lehiaketa batera aurkezteko helburupean sortu zuten taldea, eta gutxi-gutxika Euskal Herriko industria musikalean beraien tokia egiten dabiltza.
Gernika Memoriaren Lekukoren eskutik eskainiko dute domekan [azaroak 10], 19:00etan, doan.
Ane Prietok abiadura justu-justua hartua die rally lasterketei. Kopilotu modura abiatu zuen bere ibilbidea, baina aurten bolantearen jabe egin da, eta hirugarren amaitu du Euskal Txapelketa, erregulartasun kategorian.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan adimen artifizialaren egungo eta etorkizuneko erabilerak hizpide izan dituzte, eta zenbait sektoretako sei kasu praktiko ezagutarazi dituzte.
San Martin jaiak ospatuko dituzte egunotan Bermeon, Foruan eta Gautegiz Arteagan, denetariko ekintzekin.
Gernika-Lumoko Segundo Olaeta musika eskolak, trikitixa, akordeoia eta ukelelea jotzen ikasteko interesa duten nagusientzako tailerrak antolatu ditu azaroan zehar.
Bizkai, Araba eta Gipuzkoako Adimen Artifizialaren egoerari buruzko datuak jaso eta transmititu ditu BAICek, bertoko ekosistema indartzeko eta garatzeko lan egiten duen erakundeak.