
Jaialdia urriaren 20tik 27ra bitartean egingo da, eta agertoki ezberdinak izango ditu. Ekitaldi kulturaletako sarrerak jardueraren lekuan erosi ahalko dira, baina aurrez erreserba egiteko aukera dagoela azaldu dute antolatzaileek.

26. Xixili Torneoa lehiatuko dute asteburuan, Gernika-Lumon. Goi mailako parte hartzea aurreikusi dute, hala taldeka, nola bakarka; tartean egongo da etxeko taldea, Xixili Kluba.

Gernika-Lumoko Gazte Asanbladak beharrezkotzat du "Biosfera Erreserba suntsituko duen" proiektuaren aurrean antolatzea. Horrela, urriaren 18an (barikua) Ikasle Greba eta Gazte Kanpaldia deitu dute, hurrengo egunean Guggenheim Urdaibai Stop plataformak deitutako mobilizaziora arte.

Erabiltzaileek ondoen baloratu duten hondartzen artean dago Laga, balorazio onenak jaso dituen Ogellaren (9,80ko nota) eta Karraspioren (9,46) atzetik. Bizkaiko hondartzen erabiltzaileek 10etik 8,36ko kalifikazio orokorra eman diete lurraldeko hareatzei.

Bermeoko Udalari frontoian sarea jartzea eskatu, eta Zesta Punta eta Pala Eskola sortu zuten, Bermeon. Orain, puntistek herrian jokatu ahal izateko ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte.

Lointek Gernika Bizkaiak Movistar Estudiantesen kontra jokatuko du datorren zapatuan [urriak 12], etxeko jarraitzaileen aurrean, Emakumezkoen Endesa Ligaren bigarren jardunaldian.

Kanpantxuarrentzat berezia den egunean elkartuko dira herritarrak zapatuan (urriak 12): Euskal Jaian. Eta festak euskal giroz eta jantziz beteko ditu Kanpantxuko baserriak eta plaza.