Ilunabarrak plazan ekimenak Arratzuko Loiola plazako eguenak girotuko ditu, hirugarrenez. Aurtengo emanaldietan emakumeen presentzia indartu gura dute
Etzi hasiko dira Auditorioko zuzeneko kontzertuak: Habia taldea izango da plaza musikaz betetzeaz arduratuko den taldea. Etzi hasi eta uztailaren 28ra bitartean, eguenero izango dira kontzertuak, uztailaren 15ean salbu.
LABek "guztiz baikortzat" jo du azken hiru egunetako Bizkaiko metalean egindako greba egunak. Datuen arabera, langileen %60ak bat egin du grebagaz Busturialdean.
Busturiko Udala "politika aktiboak" lantzen ari da berdintasunaren alde; azkenaldian zaintzari buruzko diagnostiko bat egin dute, edozein eraso sexista, matxista edo xenofoboren aurrean udalak edo herriak zelan erantzun behar duen zehazten duen protokolo bat egin dute eta formakuntza saio desberdinak ere egin dituzte.
126 parte hartzaile eduki ditu mendi martxak. Ibilbide luzea eta laburra izan dituzte. Amaieran, guztientzako luntxa egon da plazan.
Gernika-Lumoko Udalak omenaldi txikia egin gura izan dio 101. urtebetetze egunean, eta udal agintariek harrera xumea egin diete Arrizabalagari berari eta haren familiari udaletxean.
Izena eman gura dutenek abuztuaren 31ra arteko epea izango dute.