Lumoko mendi martxak parte hartze ona izan du
126 parte hartzaile eduki ditu mendi martxak. Ibilbide luzea eta laburra izan dituzte. Amaieran, guztientzako luntxa egon da plazan.
Lumoko San Pedro jaietako egitarauaren barruan, zapatuan mendi martxa egin zuten. Ibilbide luzea eta laburra diseinatu zituzten antolatzaileek. Luzeak 18,3 kilometro eduki zituen: Lumo, San Martin auzoa, Maiaga, Bizkaigane, Gorbeia auzoa, Metxika, Ganaga, Aixerrota eta Lumo lotu zituen; laburrak, aldiz, Lumo, Maiaga, Ganaga, Aixerrota eta Lumo, 9 kilometrotan.
Guztira, 126 parte hartzaile izan ziren: 60k luzean parte hartu zuten eta, 66k, berriz, laburrean. Tartean, 25 ume inguru ere animatu ziren parte hartzera. Amaieran, luntxa izan zuten guztiek, giro ederrean, plazan.