101 urte bete dituen Lucia Arrizabalaga zoriondu dute
Gernika-Lumoko Udalak omenaldi txikia egin gura izan dio 101. urtebetetze egunean, eta udal agintariek harrera xumea egin diete Arrizabalagari berari eta haren familiari udaletxean.
101 urte bete ditu gaur Lucia Arrizabalaga Gernika-Lumoko bizilagunak, eta familiagaz batzeko aprobetxatu du eguna. Senitartekoez gain, Gernika-Lumoko Udalak omenaldi txikia egin gura izan dio 101. urtebetetze egunean, eta udal agintariek harrera xumea egin diete Arrizabalagari berari eta haren familiari udaletxean.
Jose Mari Gorroño alkateak eta udal zinegotziek plaka bat eman diote oroigarri modura Arrizabalagari, eta hark oparia eskertu du. Alkateak jakinarazi du gaur egin dioten harrera iaz egitekoak zirela, baina osasun egoera tarteko, atzeratzea erabaki zutela.
Ibarrangeluko Antzora auzoan jaiotakoa da Arrizabalaga, baina urte asko daramatza Gernika-Lumon bizitzen, eta haren familiakoek Gernikako Udalak egin dion harrera ere eskertu dute.
¡
Foruko Udalak omenaldi txikia egin gura izan dio. Hala, Foruko Udaleko Gizarte Ongizate Saileko zinegotzi Izaskun Arrieta eta Foruko alkate Mikel Magunazelaia bere etxera hurbildu dira gaur goizean, udalbatzaren izenean zorionak ematera.
Zoriontzeaz gain, Elorriagak lore sorta eta pastela jaso ditu oparitzat.