Politologoa eta nazioarteko analista da Gabirel Ezkurdia. Kanalatik (Sukarrieta) bizi du alarma egoera. Berandu, oso berandu heldu dela uste du. Ondorioak osasun arazoetatik haragokoak izango direla dio, eta krisi ekonomikoa izugarria izango dela.
Berritasunekin ere badatoz; 11:00etan eta 18:00etan paduran gertatzen ari denaren berri emango dute zuzenean
Koronabirusa egiten ari den kaltearen aurkako neurri ekonomikoak hartuko dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkai eta GIpuzkoako aldundiek. Eudelek zerga eta tasen ordainketa atzeratzeko eskatu die udalei. Autonomoen PFEZen ordainketa zatikatuen ordainketa ere eten egin dute.
20 erakundek baino gehiagok presako neurriak eskatu dizkiote Barne Ministerioari eta Espetxe Erakundeei, eta Sarek bat egin du eskaeragaz. Besteak beste, larriki gaixorik dauden presoek eta adinekoek etxean egon beharko luketela diote, Koronabirusaren larritasuna eta espetxeetako higiene-baldintza eta osasun-zaintzako baldintza eskasak batu zaizkielako.
Bideo bat argitaratu dute inguruetako enpresetako profil teknikodun emakumeen testigantzekin. Busturialdera zabaldu dute Talentatu proiektua.
Busturialdeko gazteei bertoko enpresetan trebatzeko aukera eskainiko diete, beste behin ere, eskualdeko hainbat udalek Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera.