Bortxa erabilita auto batean lapurreta egitea leporatuta, hiru pertsona atxilotu zituen atzo arratsaldean Ertzaintzak Ibarrangeluko Laida hondartzan. Ertzaintzak azaldu duenez, 18:30ean jaso zuen lapurretaz ohartarazi zuen norbanako baten deia. Aparkal...
Gernika-Lumoko merkatarien, ostalarien eta zerbitzu elkarteak antolatutako argazki lehiaketa irabazi du Erlantz Ortiz Santamaria gernikarrak. Iraia Ladislaoren eta Rebeka Jaioren eskutik jaso du saria Ortizek. Oporretan ateratako argazkiari esker, bida...
«Artelan handiek hainbat zentzu uztartzen dituzte, beren moduan, askotariko balio estetiko, etiko eta politikoekin. Gizakion izanari eta gertaera historiko eta sozialei buruzko benetako ikerketa bat aktibatzen dute, pentsatu, ikusi eta esperimentatu daitekeenaren irudi berriak sortuz». Ideia horretatik abiatuz eta Picassoren Gernika horren eredu dela eta, Artea, oroimena eta demokrazia. Picassoren ‘Gernika’-tik gure egunetara izeneko nazioarteko batzarra hartuko dute datorren astean Gernika-Lumok eta Bilbok. Urriaren 9tik 11ra bitartean, bada, gai horien inguruko hausnarketa egingo dute gonbidatuek eta parte hartzaileek. Azaldu dutenez, «sormenaren, oroimenaren eta proiektu demokratikoaren instituzio iraunkorraren arteko lotura sakonei buruzko hausnarketa» egin gura dute. «Batzar honek gai horiek eztabaidatu gura ditu, argibide filosofiko eta historikotik zein ikerketa artistiko eta literariotik. Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Gernika Gogoratuz bakearen aldeko aztertegiak eta Gernika-Lumoko Bakearen Museoak antolatu dute datorren asteko nazioarteko batzarra, 2012 Fundazioaren babesagaz, eta doakoa da izena emotea. Hori bai, parte hartu gura izanez gero, fitxa bat bete eta antolatzaileek zehaztutako helbideren batera bidali beharko da ondoren. EHUk, gainera, aukera askeko bi kreditu emongo dizkie parte hartzaileei. Informazio osagarria Bakearen Museoaren webgunean (www.museodelapaz.org) aurki daiteke. Gernika-Lumoko egitaraua Urriak 9, martitzena 10:00-10:30. Harrera ekitaldia. 10:30-12:00. Gijs Van Hensbergen: Gernika. Ikuskera berria. Arte kritikaria eta kritikari gastronomikoa, saiakeragilea, bere liburuen artean daude [...]
Beste urtebetez, Mendatako Zarrabenta auzoko jaiak ospatuko dituzte herritarrek. Zapatuan eta domekan egingo dute, eta besteak beste, asto probak izango dituzte aukeran bertaratzen direnek. Zapatu iluntzean emongo diete hasiera Zarrabentako jaiei; hain...
Urriko lehenengo zapatua izanik, azoka berezia egongo da zapatuan Gernika-Lumoko Merkatu plazan. Hain justu, sukalkia eta ardoa dastatu ahal izango dira oraingo honetan. Betiko legez, gainera, Urdaibaiko ortuariak, ogia, euskal pastela, jogurta, patea,...
Zapatuan ospatuko dute Gernika-Lumon laugarren Euskal Jaia. Festa girorik ez da faltako egunean zehar, baina dena ez da horretara mugatuko, hausnarketarako tartea be izango baita goizean. Hain justu, Independentistak sareko kideek, Gernikako piperberde...