Artea, oroimena eta demokrazia landuko dituzte Gernika-Lumon
«Artelan handiek hainbat zentzu uztartzen dituzte, beren moduan, askotariko balio estetiko, etiko eta politikoekin. Gizakion izanari eta gertaera historiko eta sozialei buruzko benetako ikerketa bat aktibatzen dute, pentsatu, ikusi eta esperimentatu daitekeenaren irudi berriak sortuz». Ideia horretatik abiatuz eta Picassoren Gernika horren eredu dela eta, Artea, oroimena eta demokrazia. Picassoren ‘Gernika’-tik gure egunetara izeneko nazioarteko batzarra hartuko dute datorren astean Gernika-Lumok eta Bilbok. Urriaren 9tik 11ra bitartean, bada, gai horien inguruko hausnarketa egingo dute gonbidatuek eta parte hartzaileek. Azaldu dutenez, «sormenaren, oroimenaren eta proiektu demokratikoaren instituzio iraunkorraren arteko lotura sakonei buruzko hausnarketa» egin gura dute. «Batzar honek gai horiek eztabaidatu gura ditu, argibide filosofiko eta historikotik zein ikerketa artistiko eta literariotik. Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Gernika Gogoratuz bakearen aldeko aztertegiak eta Gernika-Lumoko Bakearen Museoak antolatu dute datorren asteko nazioarteko batzarra, 2012 Fundazioaren babesagaz, eta doakoa da izena emotea. Hori bai, parte hartu gura izanez gero, fitxa bat bete eta antolatzaileek zehaztutako helbideren batera bidali beharko da ondoren. EHUk, gainera, aukera askeko bi kreditu emongo dizkie parte hartzaileei. Informazio osagarria Bakearen Museoaren webgunean (www.museodelapaz.org) aurki daiteke. Gernika-Lumoko egitaraua Urriak 9, martitzena 10:00-10:30. Harrera ekitaldia. 10:30-12:00. Gijs Van Hensbergen: Gernika. Ikuskera berria. Arte kritikaria eta kritikari gastronomikoa, saiakeragilea, bere liburuen artean daude [...]
«Artelan handiek hainbat zentzu uztartzen dituzte, beren moduan, askotariko balio estetiko, etiko eta politikoekin. Gizakion izanari eta gertaera historiko eta sozialei buruzko benetako ikerketa bat aktibatzen dute, pentsatu, ikusi eta esperimentatu daitekeenaren irudi berriak sortuz». Ideia horretatik abiatuz eta Picassoren Gernika horren eredu dela eta, Artea, oroimena eta demokrazia. Picassoren ‘Gernika’-tik gure egunetara izeneko nazioarteko batzarra hartuko dute datorren astean Gernika-Lumok eta Bilbok.
Urriaren 9tik 11ra bitartean, bada, gai horien inguruko hausnarketa egingo dute gonbidatuek eta parte hartzaileek. Azaldu dutenez, «sormenaren, oroimenaren eta proiektu demokratikoaren instituzio iraunkorraren arteko lotura sakonei buruzko hausnarketa» egin gura dute. «Batzar honek gai horiek eztabaidatu gura ditu, argibide filosofiko eta historikotik zein ikerketa artistiko eta literariotik.
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Gernika Gogoratuz bakearen aldeko aztertegiak eta Gernika-Lumoko Bakearen Museoak antolatu dute datorren asteko nazioarteko batzarra, 2012 Fundazioaren babesagaz, eta doakoa da izena emotea. Hori bai, parte hartu gura izanez gero, fitxa bat bete eta antolatzaileek zehaztutako helbideren batera bidali beharko da ondoren. EHUk, gainera, aukera askeko bi kreditu emongo dizkie parte hartzaileei.
Informazio osagarria Bakearen Museoaren webgunean (www.museodelapaz.org) aurki daiteke.
Gernika-Lumoko egitaraua
Urriak 9, martitzena
- 10:00-10:30. Harrera ekitaldia.
- 10:30-12:00. Gijs Van Hensbergen: Gernika. Ikuskera berria. Arte kritikaria eta kritikari gastronomikoa, saiakeragilea, bere liburuen artean daude Gaudi: a biography eta Guernica: la historia de un icono del siglo XX.
- 12:00-13:30. Mikel Iriondo: Lotura kritikoak. Estrategia narratiboak eta indarkeriaren memoriak. Estetika eta Arteen Teoriaren irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU).
Urriak 10, eguaztena
- 10:00-11:30. Xabier Saenz de Gorbea: Biolentziaren psikogeografia. Artearen azkenengo mugimenduen irakaslea EHUn. Arte kritikaria eta erakusketa komisarioa. Gure Artea 2012 Saria.
- 11:30-12:00. Atsedenaldia.
- 12:00-13:30. Fernando Castro Florez: Diskurtso egokia. Eraginen larritasuna eta ‘Gernika’-ri buruzko parodia posmodernoa. Estetikako eta Arteen Teoriako irakaslea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Bere libuen artean daude Saintes y otros desafueros del arte contemporaneo eta Picasso, el rey de los burdeles.
Urriak 11, eguena
- 10:00-11:30. Lynda Morris: Picassoren ‘Gernika’-ko izpirituaren jarraipena 1945aren ondoren. Norwich University College of the Arts-en irakaslea, erakusketa komisarioa. Bere liburuen artean dago Picasso. Peace and freedom.
- 11:30-12:00. Atsedenaldia.
- 12:00-13:30. Euskadiko artisten arteko solasaldia: Basterretxea, Josu Rekalde, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum.