Mendatako Zarrabenta auzoko jaiak ospatuko dituzte asteburuan
Beste urtebetez, Mendatako Zarrabenta auzoko jaiak ospatuko dituzte herritarrek. Zapatuan eta domekan egingo dute, eta besteak beste, asto probak izango dituzte aukeran bertaratzen direnek. Zapatu iluntzean emongo diete hasiera Zarrabentako jaiei; hain...
Beste urtebetez, Mendatako Zarrabenta auzoko jaiak ospatuko dituzte herritarrek. Zapatuan eta domekan egingo dute, eta besteak beste, asto probak izango dituzte aukeran bertaratzen direnek.
Zapatu iluntzean emongo diete hasiera Zarrabentako jaiei; hain zuzen be, asto proben saioagaz egingo dute. Zapatuan ez ezik, domekan be izango dira astoak lehian Mendatan; dena den, eskualdeko beste asto batzuk izango dira.
Asteburuan, gainera, makailao jana, meza, dantzak eta erromeria be izango dira aukeran
EGITARAUA:
Urriak 6, zapatua
19:30ean. Astro probak: Erleaga (Mendata), Egia-Mañukobenta (Berneo)eta Iñaki Erleaga (Errigoiti).
22:00etan. Makailao jana.
22:30ean. Erromeria Esteibar eta Obieta taldeagaz.
Urriak 7, domeka
12:30ean. Meza, herriko koruak abestuta. Ostean, Artxube taldearen dantza saioa.
18:30ean. Asto probak: Manuel Intxausti (Mendata), Goizede (Mallabia), Iñaki Ordorika (Lumo) eta Legarra anaiak (Mendata). Sariak:
1.- 320 euro, pentsu zakua, manta eta garaikurra.
2.- 300 euro eta pentsu zakua.
3.- 280 euro eta pentsu zakua.
4.- 260 euro eta pentsu zakua.
5.- 250 euro eta pentsu zakua.
6.-240 euro eta pentsu zakua
7.- 230 euro eta pentsu zakua.
Herriko lehenak, gainera, sari berezia izango du.