Inmigrazio Kontseilua jarriko dute martxan kulturen arteko bizikidetasuna sustatzeko
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Elkargotik jakitera emon dutenez, Inmigrazio Kontseilu bat jarriko dute martxan kultura desbardinen arteko bizikidetasuna sustatzeko. Begoña Landa Gernika-Lumoko alkateordeak gaur goizeko prentsa agerraldian jakinarazi duenez, kultura-aniztasuna “eguneroko errealitatea” da Busturialdeko herri guztietan, eta horrenbestez, “bizikidetza lantzeko beharrizana” dago. Hala, Inmigrazio Kontseiluaren lana komunitate desbardinen arteko harremanak sendotzea izango da, gatazkak ekidite aldera.
Inmigrazio Kontseilua kulturen arteko elkarbizitzan aurrerapausoak emoteko jaio da, eta erakundeak bi betebehar izango ditu: informazioa banatuko du eta aholkularitza lana egingo du, proposamenen bitartez. Proposamen horiek nazio desbardinetako herritarren arteko harremanetan sakontzea izango dute helburutzat.
Gizarte Zerbitzuen Elkargoaren erakunde barriak hiru batzar egingo ditu urtean, eta parte hartze handia izatea espero dute sustatzaileek. Udaletako ordezkariek, etorkinen elkarteek, etorkinak laguntzeko elkartee, eta norbanako arruntek parte hartu dezakete Inmigrazio Kontseiluan.
Kontseiluan parte hartu gura dutenek hilaren 31a baino lehen emon behar dute izena Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Inmigrazio sailean. Informazio gehiago gura dutenek, 94.465.33.32 telefono zenbakira deitu dezakete.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.