Hiru lagun atxilotu dituzte Ibarrangelun, auto batean lapurtzea egotzita
Bortxa erabilita auto batean lapurreta egitea leporatuta, hiru pertsona atxilotu zituen atzo arratsaldean Ertzaintzak Ibarrangeluko Laida hondartzan. Ertzaintzak azaldu duenez, 18:30ean jaso zuen lapurretaz ohartarazi zuen norbanako baten deia. Aparkal...
Bortxa erabilita auto batean lapurreta egitea leporatuta, hiru pertsona atxilotu zituen atzo arratsaldean Ertzaintzak Ibarrangeluko Laida hondartzan.
Ertzaintzak azaldu duenez, 18:30ean jaso zuen lapurretaz ohartarazi zuen norbanako baten deia. Aparkalekuan bertan atzeman zituzten ondoren ustezko hiru lapurra, auto baten barruan. Ibilgailutik aterarazi eta identifikatu egin zituen poliziak eta zenbait objektu atzeman: nabigatzaile bat, telefono mugikor bat, irrati bat, segurtasun giltzak zeramatzan giltzero bat eta Peugeot markako ibilgailu bat martxan jartzeko giltza. Horien jatorriaz galdetzerakoan erantzuten jakin ez zutela eta, ostutakoak zirela ondorioztatu zuen poliziak. Halaber, labana bat eta bihurkin bat be aurkitu zituzten autoan.
Objektu horiek guztiak ikuskatzen zeudenean, lagun baten Peugeot markako autoan lapurreta egin zutela ohartarazi zien poliziari pertsona batek. Datu hori egiaztatu eta hiru lagunetako bat atxilotzera zihoazenean, beste biek korrika egin zuten ihes, baina handik gertu atzeman zituzten.
22, 30 eta 31 urte dituzte atxilotuek.