Domekan hasiko da aurtengo KAE 1 liga, Elantxobeko 25. banderagaz. Iaz mailaz igo ostean, Busturialdea izango da eskualdeak izango duen ordazkari bakarra arraun munduaren bigarren mailan, eta bertokoak maila ona emoten ahaleginduko dira. Aurredenboraldiko estropadetan nahiko ondo moldatu dira elantxobetarrak, eta horrenbestez, itxaropentsu egingo diote aurre etxeko estropadari. Estropada eremua, behinztat, inork baino hobeto ezagutuko dute Busturialdeako arraunlariek. Elantxobekoek, urteurren borobila izateaz gain, lehenengo estropada bertan izatea garrantzitsua dela esan dute. «Eskarmentua duen elkartea dela erakusteko aukera izango du Busturialdeak egun horretan», adierazi du Patxi Egurrola Elantxobe Arraun Elkarteko lehendakariak. Sariak eta hasiera ordua Sariak be ez dira edonolakoak izango: 2.340 euro lehenengo saria (eta ikurrina), 1.950 euro bigarrena eta 1.430 hirugarrena. Txapelketa bera 12:00etan hasiko da, eta hiru tandatan banatuta jokatuko da. «Tandak zozketa bidez erabakiko dira». Lau kaletan banatuta, guztira, arraunlariek 5.556 metro egin beharko dituzte arraunean (3 milia). Bestetik, txapelketa EiTBk zuzenean emongo duela jakin eragin dute estropadako antolatzaileek.
Gernika-Lumoko eskupilota zaleek edarto pasatzeko aukera izango dute bihar. Hain zuzen, Arkupe Pilota Taldearen txapelketaren finalak jokatuko dituzte bertoko pilotariek. Arkupe Txapelketaren finalak Santanapen jokatuko dituzte, eta lehenengo partida 1...
Dabid Martinez Perez: Hack.in#badakiguko kidea Bermeok hartuko du Euskal Herriko hurrengo jardunaldi teknopolitikoa: ud4kamp. Asteburu batean burutzen duten kanpaldia da berori. Bermeoko Hack.in#badakigu informatika elkarteak antolatu du jardunaldia eta uztailaren 27an, 28an eta 29an bilduko dira antzinako Jose Done ikastetxean. Jardunaldi horiei buruzko informazio zehatzagoa eta zuzenagoa eduki gura izanez gero, www.udakamp.hackinbadakigu.net webgunean edota Twitter sare sozialean (http://twitter.com-/ud4kamp) aurki daitekeela azaldu dute antolatzaileek. Zer da ud4kamp? Teknologia barrien, politikaren eta kulturgintzaren inguruan sortuko den asteburu askea da. Zenbait eragile sozial-politikok baliabide teknologiko batzuen beharra zutela nabaritu genuen. Horregatik, asteburu horretan, eragile horien beharrizan teknologikoak zeintzuk diren aztertuko dugu, batetik, hurrengo urteetara begirako lanketa bat garatzeagaz batera. Bestetik, hacktibisten munduan mugitzen direnen arteko jardunaldia be izango da. Egunean zehar ikastaro eta hitzaldiak egongo dira, eta gauean ondo pasatzeko aukera be egongo da. Antolatzen den lehenengo aldia da? Bai, baina beste leku batetik dator. Garrotxan (Girona, Herrialde Katalanak) egiten zen Summer Campetik dator. Arazo batzuk medio, ezin izango dute aurton bertan antolatu, eta, beraz, Euskal Herrira ekartzea pentsatu genuen; Bermeon horretarako aukera zegoela uste genuen, gainera. Halanda be, denbora daroagu herrian horrelako jardunaldi teknopolitiko bat antolatzeko gogoagaz. Zergatik Bermeon? Elkartea Bermeokoa delako eta udalagaz harremanetan ipini ginenean arazorik jarri ez zuelako. Baina, [...]
Xixili Gimnasia Taldeak ikasturte amaierako jaialdia egingo du Gernika-Lumon. Taldeko kideek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute gaur, 19:00etatik aurrera. Taldetik jakinarazi dutenez, jai giroan pasatzeko egun bat da ikasturte amaierako jaia eta, beraz, bildutakoek ondo pasatzea da helburua. Joan den asteburuan, bestalde, Xixilik ikasturte amaierako jaia egin zuen Bermeon. Ohiko dantza saioez gain, Xixiliren eskulturari lore sorta bat eskaini zioten taldekideek.