Lau urtean Gautegiz Arteagako alkatetza EAE-ANVren esku egon ondoren, barriro hartu du EAJk herriko aginte makila. Hala, Miren Lourdes Bilbaoren eskuetatik hartu du Jose Felix Naberanek makila. Berba hartuta, Gautegiz Arteagako alkate izatea “oho...
Bildu izango da Bermeoko alkatetzan datozen lau urteotan. Idurre Bideguren bermeotarra izango da alkatea. Bideguren, gainera, aehen andrazkoa izango da alkatetzan. Bilduko bederatzi eta EAJko zortzi zinegotzi izango dira Udalean. Idurre Bidegurenek Xab...
Eguerdian egin dute kargu hartze ekitaldia Elantxoben. Adineko mahaia eratu aurretik, Udalaren kontuen barri emon du idazkariak. Amaia Eiguren jarduneko alkateak zehaztasun batzuk egin ondoren, karguak hartu dituzte hautetsiek, Espainiako Konstituzioa ...
09:00etan eta ateak itxita osatu dute Errigoitin udal barria. Sei ertzaina izan dira udaletxeko atea zaintzen, aurretiz zehaztutako bost laguneko aforoa gaindi ez zezan bermatzeko. Kazetariek be ezin izan dute udaletxera sartu. Kanpoan, dozenaka lagun ...
Bildu izango da Gernika-Lumoko udalean datozen lau urteetan, eta Jose Mari Gorroño izango da alkatea. Bigarren agintaldia izango du Gorroñok alkate legez. Hautagai bakarra izan da alkatetzarako, EAJk bere hautagaiari uko egin diolako. Botoa emoterakoan abstenitu egin dira alderdi horretako zinegotziak. Aldaketa garaian herritarrek indar berezia dutela azaldu du Bilduren bozeramale Begoña Landak, “eta pozez eta ardura osoz hartuko dugu mandatua”. Bildu aldaketaren giltza izango dela esan du, “aldaketa politikoarena, sozialarena eta instituzionalarena”. Hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia dela esan du Landak. Eta erronka egoera demokratikoa lortzea izango dela aipatu du, “guztion eskubide zibilak eta politikoak onartzeko lan egingo du udal honek”. Hala, indarkeria oro desagertu behar dela aipatu du Bilduk, “mehatxuak, presioak, jazarpenak, atxiloketak, torturak…” eta ilegalizazioekin amaitzeko be eskatu du. Gainera, preso politikoen egoerari irtenbidea emon behar zaiola aipatu du Bilduk, “eta biktimei oro har”. Udala eraldatu Aukera historikoa du Bilduk, eta hori bururaino eramateko prest agertu da. “Udala eraldatzea, proiektu abertzalea, ezkertiarra eta soberanista garatuz, herritarren parte-hartzeagaz eta egun bizi dugun krisi ekonomikoa kontuan hartuta, kaltetuenen eta behartsuenen mesedetan arituz”. Herrian txertatutako Udala gura du Bilduk, “herritar aktiboak gura ditugu”. Jose Mari Gorroño alkateak, bere aldetik, danontzako gobernua egiteko konpromisoa hartu du, inor baztertu barik, “udal parte-hartzailea eta [...]
Goizean goiz egin dute Nabarnizen kargu hartze ekitaldia. 10:00etan zuten hitzordua, eta ordu hori pixka bat gaindituta eratu dute adineko mahaia. Behin hori eginda, bozketari ekin diote, hautetsi guztiek –EAJkoak barne– emonaz Lorena Zubizarretare...
Zehaztu gabe zegoen Busturialdeko alkatetza bakarra Bildu koalizioarentzat izango da. Iñaki Markuerkiaga Muxika Garbiko zinegotziak Bilduren aldeko botoa emon ostean, EAJk Muxikako gidaritza galdu du, eta alkate barria Aitor Goldaraz izango da. Kargu-hartze ekitaldian, Bilduk aldeko bost boto izan ditu eta EAJk, barriz, aldeko lau boto. Muxikako udalbatzan hainbat pertsona batu dira eta txalo artean emon diote ongi etorria Goldarazi. Alkate barriak kargua hartu ostean azaldu duenez, “bide luzea izan da, baina azkenean lortu dugu”. Hauteskunde garaia hasi zenetik, “hainbat arazo” izan dituzte eta “ibilbide gogor bati” egin diote aurre alkatetza lortzeko. Horregatik, pozik azaldu da alkatetza Bilduren esku dagoelako. Goldarazen ustez, iraganeko akatsak alde batera utzita, “elkarlanaren bidea” hartu behar du udalbatzak herriaren mesedetan lan egiteko. “Bertan gaudenok eta bertan ez daudenak herriak dituen arazoak konpondu behar ditugu” nabarmendu du gainontzekoei berba egiteko aukera emon aurretik. Alkate barriak amaitu duenean, Markuerkiagak hartu du hitza. Goldaraz zoriondu ostean azaldu duenez, “legegintzaldi barri honetan, azken lau urteetako arazoak ahaztu behar dira bide barri bat zabaltzeko”. Amaitzeko, osoko bilkura aretoan zegoen herritar batek hartu du hitza. Datorren urtean, Josune Onaindia Muxikako euskal preso politikoak kartzela utziko duela gogoratu du. “Lau urte barru bat gehiago izango gara herrian” nabarmendu du. Muxikako udalbatza barria [...]