Udal “parte-hartzailea eta gardena” gura du Bilduk Gernika-Lumon
Bildu izango da Gernika-Lumoko udalean datozen lau urteetan, eta Jose Mari Gorroño izango da alkatea. Bigarren agintaldia izango du Gorroñok alkate legez. Hautagai bakarra izan da alkatetzarako, EAJk bere hautagaiari uko egin diolako. Botoa emoterakoan abstenitu egin dira alderdi horretako zinegotziak. Aldaketa garaian herritarrek indar berezia dutela azaldu du Bilduren bozeramale Begoña Landak, “eta pozez eta ardura osoz hartuko dugu mandatua”. Bildu aldaketaren giltza izango dela esan du, “aldaketa politikoarena, sozialarena eta instituzionalarena”. Hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia dela esan du Landak. Eta erronka egoera demokratikoa lortzea izango dela aipatu du, “guztion eskubide zibilak eta politikoak onartzeko lan egingo du udal honek”. Hala, indarkeria oro desagertu behar dela aipatu du Bilduk, “mehatxuak, presioak, jazarpenak, atxiloketak, torturak…” eta ilegalizazioekin amaitzeko be eskatu du. Gainera, preso politikoen egoerari irtenbidea emon behar zaiola aipatu du Bilduk, “eta biktimei oro har”. Udala eraldatu Aukera historikoa du Bilduk, eta hori bururaino eramateko prest agertu da. “Udala eraldatzea, proiektu abertzalea, ezkertiarra eta soberanista garatuz, herritarren parte-hartzeagaz eta egun bizi dugun krisi ekonomikoa kontuan hartuta, kaltetuenen eta behartsuenen mesedetan arituz”. Herrian txertatutako Udala gura du Bilduk, “herritar aktiboak gura ditugu”. Jose Mari Gorroño alkateak, bere aldetik, danontzako gobernua egiteko konpromisoa hartu du, inor baztertu barik, “udal parte-hartzailea eta [...]
Bildu izango da Gernika-Lumoko udalean datozen lau urteetan, eta Jose Mari Gorroño izango da alkatea. Bigarren agintaldia izango du Gorroñok alkate legez. Hautagai bakarra izan da alkatetzarako, EAJk bere hautagaiari uko egin diolako. Botoa emoterakoan abstenitu egin dira alderdi horretako zinegotziak.
Aldaketa garaian herritarrek indar berezia dutela azaldu du Bilduren bozeramale Begoña Landak, “eta pozez eta ardura osoz hartuko dugu mandatua”. Bildu aldaketaren giltza izango dela esan du, “aldaketa politikoarena, sozialarena eta instituzionalarena”. Hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia dela esan du Landak. Eta erronka egoera demokratikoa lortzea izango dela aipatu du, “guztion eskubide zibilak eta politikoak onartzeko lan egingo du udal honek”. Hala, indarkeria oro desagertu behar dela aipatu du Bilduk, “mehatxuak, presioak, jazarpenak, atxiloketak, torturak…” eta ilegalizazioekin amaitzeko be eskatu du. Gainera, preso politikoen egoerari irtenbidea emon behar zaiola aipatu du Bilduk, “eta biktimei oro har”.
Udala eraldatu
Aukera historikoa du Bilduk, eta hori bururaino eramateko prest agertu da. “Udala eraldatzea, proiektu abertzalea, ezkertiarra eta soberanista garatuz, herritarren parte-hartzeagaz eta egun bizi dugun krisi ekonomikoa kontuan hartuta, kaltetuenen eta behartsuenen mesedetan arituz”.
Herrian txertatutako Udala gura du Bilduk, “herritar aktiboak gura ditugu”.
Jose Mari Gorroño alkateak, bere aldetik, danontzako gobernua egiteko konpromisoa hartu du, inor baztertu barik, “udal parte-hartzailea eta gardena”. Danok gustura eta harro bizitzeko herria gura duela esan du Gorroñok, eta batzeko dagoela esan du, biltzeko.
EAJren bozeramale Luis Ortuzarrek oposizioan zintzo eta lan eginez ariko direla esan du. “Ardurak hartuko ditugu, oposizio ona egiteko”. Gainera, oposizioan alderdi bakarra izango den lehenengo agintaldia izango dela gogoratu du Ortuzarrek. “Lau urteko oposizioa egingo dugu, baina proposamenak eginez, eta beti akordioetara heltzeko prest”.