Idurre Bidegureni emon dio makila Xabier Legarretak
Bildu izango da Bermeoko alkatetzan datozen lau urteotan. Idurre Bideguren bermeotarra izango da alkatea. Bideguren, gainera, aehen andrazkoa izango da alkatetzan. Bilduko bederatzi eta EAJko zortzi zinegotzi izango dira Udalean. Idurre Bidegurenek Xab...
Bildu izango da Bermeoko alkatetzan datozen lau urteotan. Idurre Bideguren bermeotarra izango da alkatea. Bideguren, gainera, aehen andrazkoa izango da alkatetzan. Bilduko bederatzi eta EAJko zortzi zinegotzi izango dira Udalean.
Idurre Bidegurenek Xabier Legarretaren eskutik jaso du makila, gaur goizean; “pozez beterik eta ardura osoz” hartu du herritarren mandatua alkate barriak. Era berean, “Bermeoren etorkizuna lantzeko eta herritarren beharrizanei erantzuna emoteko prest” agertu da.
Bidegurenek azaldu duenez, “erronka garrantzitsu bat” du korporazio barriak aurretik; alegia, “egoera demokratikoa lortzea”. Udal barriak horren alde lan egingo duela esan du, “guztien eskubide zibil eta politikoak onartuak izan daitezen”. Horregatik, “bortxa adierazpen guztiak behin betiko eta baldintza barik” desagertu behar direla uste dute Bildukoek; “baita mehatxuak, presioak, jasarpenak, atxiloketak eta torturak be”.
Udal barria Bermeoren normalkuntza politikoan lehen mailako eragilea izango dela adierazi du Bidegurenek. “Aldaketa ekonomiko eta soziala” landu nahi du udal barriak. Horretarako, errealitatea beste ikuspegi batetik begiratuko dute; azken finean, “aldaketa asmoetatik ekintzetara” eroango dute.