Ateak itxita osatu dute Errigoitin udal barria
09:00etan eta ateak itxita osatu dute Errigoitin udal barria. Sei ertzaina izan dira udaletxeko atea zaintzen, aurretiz zehaztutako bost laguneko aforoa gaindi ez zezan bermatzeko. Kazetariek be ezin izan dute udaletxera sartu. Kanpoan, dozenaka lagun ...
09:00etan eta ateak itxita osatu dute Errigoitin udal barria. Sei ertzaina izan dira udaletxeko atea zaintzen, aurretiz zehaztutako bost laguneko aforoa gaindi ez zezan bermatzeko. Kazetariek be ezin izan dute udaletxera sartu.
Kanpoan, dozenaka lagun batu dira Errigoitin zentralik ez! eta Herriaren hitza errespetatu zioten parkartekin. Udaletxeko plazan izan dira, zinegotziak eta EAJko alkate Iñaki Madariaga udaletxetik atera arte. Herritarren txistu artean joan da barriro alkate izendatu duten Madariaga.