Berreskuratu du EAJk Gautegiz Arteagako alkatetza
Lau urtean Gautegiz Arteagako alkatetza EAE-ANVren esku egon ondoren, barriro hartu du EAJk herriko aginte makila. Hala, Miren Lourdes Bilbaoren eskuetatik hartu du Jose Felix Naberanek makila. Berba hartuta, Gautegiz Arteagako alkate izatea “oho...
Lau urtean Gautegiz Arteagako alkatetza EAE-ANVren esku egon ondoren, barriro hartu du EAJk herriko aginte makila. Hala, Miren Lourdes Bilbaoren eskuetatik hartu du Jose Felix Naberanek makila.
Berba hartuta, Gautegiz Arteagako alkate izatea “ohore bat” izan dela esan du Bilbaok. Naberanek, bere aldetik, hitzaldi labur baten ostean bertsotan amaitu du ekitaldia.
82 botoren aldea izan zuten EAJk eta Bilduk udal hauteskundeetan. Zehazki, 317 boto lortu zituzten jeltzaleek eta 235 koalizioak. Lau eta hiru hautetsi lortu dituzte, hurrenez hurren.