Muxika Garbiren botoari esker, Bilduk eskuratu du Muxikako alkatetza
Zehaztu gabe zegoen Busturialdeko alkatetza bakarra Bildu koalizioarentzat izango da. Iñaki Markuerkiaga Muxika Garbiko zinegotziak Bilduren aldeko botoa emon ostean, EAJk Muxikako gidaritza galdu du, eta alkate barria Aitor Goldaraz izango da. Kargu-hartze ekitaldian, Bilduk aldeko bost boto izan ditu eta EAJk, barriz, aldeko lau boto. Muxikako udalbatzan hainbat pertsona batu dira eta txalo artean emon diote ongi etorria Goldarazi. Alkate barriak kargua hartu ostean azaldu duenez, “bide luzea izan da, baina azkenean lortu dugu”. Hauteskunde garaia hasi zenetik, “hainbat arazo” izan dituzte eta “ibilbide gogor bati” egin diote aurre alkatetza lortzeko. Horregatik, pozik azaldu da alkatetza Bilduren esku dagoelako. Goldarazen ustez, iraganeko akatsak alde batera utzita, “elkarlanaren bidea” hartu behar du udalbatzak herriaren mesedetan lan egiteko. “Bertan gaudenok eta bertan ez daudenak herriak dituen arazoak konpondu behar ditugu” nabarmendu du gainontzekoei berba egiteko aukera emon aurretik. Alkate barriak amaitu duenean, Markuerkiagak hartu du hitza. Goldaraz zoriondu ostean azaldu duenez, “legegintzaldi barri honetan, azken lau urteetako arazoak ahaztu behar dira bide barri bat zabaltzeko”. Amaitzeko, osoko bilkura aretoan zegoen herritar batek hartu du hitza. Datorren urtean, Josune Onaindia Muxikako euskal preso politikoak kartzela utziko duela gogoratu du. “Lau urte barru bat gehiago izango gara herrian” nabarmendu du. Muxikako udalbatza barria [...]
Zehaztu gabe zegoen Busturialdeko alkatetza bakarra Bildu koalizioarentzat izango da. Iñaki Markuerkiaga Muxika Garbiko zinegotziak Bilduren aldeko botoa emon ostean, EAJk Muxikako gidaritza galdu du, eta alkate barria Aitor Goldaraz izango da. Kargu-hartze ekitaldian, Bilduk aldeko bost boto izan ditu eta EAJk, barriz, aldeko lau boto.
Muxikako udalbatzan hainbat pertsona batu dira eta txalo artean emon diote ongi etorria Goldarazi. Alkate barriak kargua hartu ostean azaldu duenez, “bide luzea izan da, baina azkenean lortu dugu”. Hauteskunde garaia hasi zenetik, “hainbat arazo” izan dituzte eta “ibilbide gogor bati” egin diote aurre alkatetza lortzeko. Horregatik, pozik azaldu da alkatetza Bilduren esku dagoelako.
Goldarazen ustez, iraganeko akatsak alde batera utzita, “elkarlanaren bidea” hartu behar du udalbatzak herriaren mesedetan lan egiteko. “Bertan gaudenok eta bertan ez daudenak herriak dituen arazoak konpondu behar ditugu” nabarmendu du gainontzekoei berba egiteko aukera emon aurretik.
Alkate barriak amaitu duenean, Markuerkiagak hartu du hitza. Goldaraz zoriondu ostean azaldu duenez, “legegintzaldi barri honetan, azken lau urteetako arazoak ahaztu behar dira bide barri bat zabaltzeko”.
Amaitzeko, osoko bilkura aretoan zegoen herritar batek hartu du hitza. Datorren urtean, Josune Onaindia Muxikako euskal preso politikoak kartzela utziko duela gogoratu du. “Lau urte barru bat gehiago izango gara herrian” nabarmendu du.
Muxikako udalbatza barria
Kargu-hartze ekitaldia egin ostean, ondokoa izango da Muxikako udalbatza datozen lau urteetan:
- Aitor Goldaraz (Bildu)
- Maider Oar-Arteta (Bildu)
- Javier Alzola (Bildu)
- Fernando Perea (Bildu)
- Jon Mikel Gainza (EAJ)
- Jose Felix Alegria (EAJ)
- Josu Uruburu (EAJ)
- Imanol Deunoro Enbeita (EAJ)
- Iñaki Markuerkiaga (Muxika Garbi)