Koldo Olagibelek (Bildu) hartu du Elantxobeko aginte makila
Eguerdian egin dute kargu hartze ekitaldia Elantxoben. Adineko mahaia eratu aurretik, Udalaren kontuen barri emon du idazkariak. Amaia Eiguren jarduneko alkateak zehaztasun batzuk egin ondoren, karguak hartu dituzte hautetsiek, Espainiako Konstituzioa ...
Eguerdian egin dute kargu hartze ekitaldia Elantxoben. Adineko mahaia eratu aurretik, Udalaren kontuen barri emon du idazkariak. Amaia Eiguren jarduneko alkateak zehaztasun batzuk egin ondoren, karguak hartu dituzte hautetsiek, Espainiako Konstituzioa “legeak aginduta zin” eginda. EAJko hiru zinegotziek bere zerrendaburuaren aldeko botoa emon dute, eta gauza bera egin dute Bilduko lau hautetsiek beren alkategaiarekin. Hala, Koldo Olagibel izango da datozen lau urteetan Elantxobeko alkate.
Boto bakarreko aldea izan zuten EAJk eta Bilduk udal hauteskundeetan, eta boto horrek erabaki du alkatetza. 153 botogaz, lau hautetsi lortu zituen Bilduk, eta hiru jeltzaleek, 152 botogaz. Bi anaia ziren zerrendaburuak.
Ekitaldia amaitu orduko, datozen lau urteetan herritarren parte-hartzea bermatu gura dutela azaldu dute Bilduko kideek.