Hautetsi guztien aldeko botoekin izendatu dute Lorena Zubizarreta alkate
Goizean goiz egin dute Nabarnizen kargu hartze ekitaldia. 10:00etan zuten hitzordua, eta ordu hori pixka bat gaindituta eratu dute adineko mahaia. Behin hori eginda, bozketari ekin diote, hautetsi guztiek –EAJkoak barne– emonaz Lorena Zubizarretare...
Goizean goiz egin dute Nabarnizen kargu hartze ekitaldia. 10:00etan zuten hitzordua, eta ordu hori pixka bat gaindituta eratu dute adineko mahaia. Behin hori eginda, bozketari ekin diote, hautetsi guztiek –EAJkoak barne– emonaz Lorena Zubizarretaren aldeko botoa. Hartara, dagoeneko Bilduko kidea da Nabarnizko alkate. Aginte makilaren faltan, udaletxeko giltzak emon dizkio Lourdes Aboitizek Zubizarretari.
103 boto lortu zituen Bilduk udal hauteskundeetan, eta 68 EAJk. Horrenbestez, lau zinegotzi lortu zituen koalizioak, eta bakarra jeltzaleek.