Natxituko (Ea) bolatokian, heldu eta umeentzako jarduerak izango dira bihar. Goizean, Ardo dastaketa ikastaroa izango da eta arratsaldean, aldiz, umeentzako zientzia emanaldia izango da. Ardo dastaketan parte-hartzeko, izena aurretiaz eman behar zen, baina zientzia emanaldian nahi duenak parte hartu dezake. 18:00etan hasiko da zientzia emanaldia.
Bihar goiz guztian zehar, Kortezubiko herritarrek San Martin eguna ospatuko dute. Goizean, "txerri oso bat" erreko dute herriko plazan, eta ostean "herri bazkarian" jango dute txerri hori.
Sahararen alde elkarretaratzea egin zuten hainbat lagunek atzo iluntzean. Foru plazan batu ziren Besalde Bermeo Sahararen Aldeko elkarteak deituta.
Beste behin ere, piratek Bermeoko atunontzi bat jazarri dute gaur Indiako Ozeanoan. Pevasa enpresako Playa de Anzoras atunontziari eraso diote, hain zuzen ere. Ontzi bermeotarretik jakinarazi legez, Somaliako kostatik 370 miliara izan da gertaera. Pira...
Hilaren 20an Elai-Alai eguna ospatuko dute Elai-Alai dantza taldeko kideek. Jakinarazi dutenez, anaiarteko bazkarira joateko txartelak salgai jarri dituzte dagoeneko. Izena emateko epea datorren eguenean, hilaren 18an, bukatuko da. Interesatuek Gernika...
Joan den eguenean Motxo arrantza-ontzi bermeotarrak Deba eta Zumaia artean izandako istripuagatik galdetu dio gaur kontrolerako osoko bilkuran Aralarrek Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari, eta kontraesanetan erortzea leporatu dio. “Autokritika ...
Inamako beharginek protesta egin dute Gernika-Lumon, langileek bizi duten egoera salatzeko. Hain zuzen, ordu erdiko elkarretaratzea egin dute Gernika-Lumoko Merkurio iturriaren ondoan. Inama, zeharkako 600 lanpostu eta 160 lanpostu zuzen arriskuan lema...
Bermeoko Motxo arrantza-ontziak joan den eguenean Deba eta Zumaia arteko biotopo babestuan izan zuen istripuagatik azalpenak eskatuko dizkio gaurko kontrolerako osoko bilkuran Aralarrek Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari. “Erreskatearen zailtas...